Koronabirusa

Osteguneko greba deialdiari eutsi diote Osakidetzako sindikatuek

Osakidetzako sindikatuetako ordezkariak, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
gotzon hermosilla
Bilbo
2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin mahai sektorialaren bilera egin ondoren, Osakidetzako sindikatuek ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK uste dute «nahi beste arrazoi» dituztela urtarrilaren 28ko greba deialdiari eusteko: «Hitz ederrak eta asmo oneko adierazpenak alde batera utzita, egun ez dago inolako neurririk Osakidetzaren egiturazko gabezia larriak konpontzeko».

Sindikatuen arabera, askotan eskatu dute langileen aldarrikapen nagusiak bileraren gai zerrendan sartzeko. Herenegun eginiko bileran, aukera eman zieten gai zerrendan bi puntu sartzeko, baina, puntu horien inguruko eztabaida iritsi zenean, Osasun Sailaren ordezkariek «albo batera» utzi zituzten sindikatuen eskaerak, edo «nahikoa» ez diren planteamenduak egin zituzten.

ELAko Esther Saavedraren eta SATSEko Amaia Mayorren hitzetan, pandemia «aitzakia ezin hobea» izaten ari da murrizketak egiteko eta langileen eskaerak alboratzeko. Sindikatuek osasun publikoan inbertsio handiagoa galdegin dute, egiturazko langileen zerrenda handitu eta «behin-behinekotasuna» amaitzea, eta «pribatizatutako zerbitzuak berriro publiko bihurtzea». Lan baldintzak arautzeko akordio berri bat ere eskatu dute, eta hor «urte hauetan ezarritako murrizketa guztiak lehengoratzeko».

Nafarroan ere, protestan

Osasunbideko langileek ere protesta egin zuten atzo. LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek «kudeaketa eredua aldatzeko» eskatu zuten, «pertsonak irizpide ekonomikoen aurretik lehenesteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.