Onintza Enbeita.
BIRA

Garraioa

2023ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Bigarren aldiz gertatu zait denbora gutxian: trenera sartu, eta besteak ikustean ohartu naiz ez dudala maskararik ekarri. Lehenengo begiratuan denak ikusi ditut musua estalita, baina gero konturatu naiz asko daudela nire moduan. Autobusetan zorrotzagoa omen da dena. Orain ez dakit, baina orain dela hilabete batzuk geltokian utzi ninduten neu ere aurpegi bistan joatearren. Jende asko egon da trenean. Dena den, nik lasai egin dut bidaia. Azken batean, leku itxi askotan egoten naiz jende askorekin, eta inor ez da estutzen, itxura batean behintzat, maskararik ez daramagulako. Zerbaitegatik, ordea, garraioan jarrita mantentzea erabaki zuen norbaitek, eta hor joaten gara denok: aireportuan aurpegi agirian eta hegazkin barruan estalita, autobus eta tren geltokietan elkarri musuka eta barruan elkarren ondoan eserita maskararekin, metroko eskaileretan elkarren arnasa sentitzen eta trenaren barruan elkarri maskara ostetik begira. Ez zait normala iruditzen.

COVID-19aren aitzakian eragindako beldurrak, hala ere, obedientzia ekarri du, eta kasu askotan betetzen dugu jende askok araua. Eta kezkatu egiten nau niri maskara ahaztu izanak beste norbaiti antsietatea sortzeak edo norbaitek bidaia beldurrez egiteak. Kezka horrek neu ere lasai ez egotera eramaten nau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.