Albistea entzun

BIRA

Berogailua

Onintza Enbeita -

2022ko azaroak 6

Duela ez hainbeste urtera arte ez geneukan berogailurik etxeetan. Nola edo hala moldatzen ginen orain baino zatia gogorragoak ziren neguetan: manta asko izaten ziren armairu zaharretan behar zirenean ateratzeko, beheko sua edo txapa pizten ziren baserrietan irail amaieratik maiatzera arte, estufa zaharrak edo elektrikoak egoten ziren eskoletan… gero berogailu zentraletara ohitu ginen eta ito beharrean egoten ikasi genuen negu hotzean. Ez dugu ondo ulertu kanpoan izotza dagoenean ez dagoela etxean zertan bikinian ibili. Neguan etxe barruan ere eutsi dakioke jertse bati.

Azken urte bi edo hiruan esan eta esan ari gara, nola gure ondoan bizi den jende askok ez daukan berogailua pizteko aukerarik. Ez ez daukalako, garestiegia delako baino. Guri tokatu arte ez diogu kasurik egin kontuari. Aurten, ordea, guztiontzat izango omen da garestia: bai gasa eta gasoila behar dituztenentzat, behintzat. Orain hasi gara larritzen, geure burua arriskuan ikusi dugunean. Baina orain ez daukagu korrika eta presaka erregairik gabeko instalakuntzak jartzeko dirurik ez astirik, eta gure baso industrializatuetan egurra urria da. Otsoa etor daitekeelakoan egon gara, baina otsoa etorri da; hemen dago. Oinarrizko beharrak luxu bihurtzen ari dira. Ez dut kalean jende haserreturik ikusten…

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.