Albistea entzun

Miren Asiain. Ilustratzailea

«Oso prozesu luzea izan zen; egin eta berregin aritu nintzen»

J. FONTANEDA / FOKU

Aitor Biain -

2020ko urriak 8

Ilustrazioaren munduan bide luzea egindakoa da Miren Asiain (Iruñea, 1988). Nazioartean hainbat erakusketatan parte hartu du, eta sari ugari ere jaso ditu lan horiengatik. Bereziki hunkigarria iruditu zaio, ordea, aitortza Euskal Herrian jaso izana.

Epaimahaiak zure estilo pertsonala aitortu dizu. Nola jaso dituzu hitzok?

Tira, saiatzen naiz nire lanarekin zintzoa izaten. Prozesuari garrantzi handia ematen diot, ordu asko sartzen ditut, eta uste dut hori nabaritzen dela azkenean norberaren estiloan.

Zientzia liburu bat da oinarrian, eta aitortu duzu «erronka izugarria» izan dela. Nola egin zenion aurre?

Oso zaila izan da, oso erronka handia izan da niretzat. Nik normalean album ilustratuak egiten ditut, eta honetan baziren gauza zehatz asko, ezin nituenak edozein modutan egin: batetik, izan behar zuen lan poetikoa, niri hala gustatzen zaidalako; baina, bestetik, gauzak diren bezalakoak erakutsi behar nituen. Alex Nogues liburuaren idazlea izateaz gain geologoa ere bada, eta sarri zuzentzen zizkidan marrazkiak. Egin eta berregin aritu nintzen, eta eskuz egiten dut nik lan gehienbat. Oso prozesu luzea izan zen.

Nazioartean asko aritzen zara, baina aitortza «etxean» jasotzeari eman diozu garrantzia.

Bai, niretzat oso hunkigarria izan da. Lan asko egiten ditut atzerrirako, eta nabarmen gutxiago etxerako, baina horrelako errekonozimendu bat hemen jasotzea oso polita da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kukai dantza taldearen <em>Biziminak</em> filma ikusi ahal izango da Loraldian, besteak beste. Irudian, ikus-entzunezkoaren fotograma bat. ©LORALDIA FESTIBALA
Josu Okiñenak (eskuinetik laugarrena) hainbat egileren oinordekoen, Bingen Zupiria Kultura sailburuaren eta beste hainbat eragileren ondoan aurkeztu zuen atzo OndarE Oficina. ©GORKA RUBIO / FOKU

Musika altxorrak gizarteratzeko egitasmo «zirkularra», abian

Amagoia Gurrutxaga Uranga

OndarE Oficina proiektuak hogeitik gora konposizioren edizio kritikoak eta disko bat argitaratu ditu dagoeneko. Josu Okiñena pianista eta ikerlaria da egitasmoaren sortzailea

Sail Ofizialean hiru emakumezko zuzendari baino ez ziren lehiatu jaialdiaren lehen urteetan: Julia Solntseva, Tatiana Lioznova eta Judit Elek. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Lehen urteei ertzetatik begira

Ainhoa Sarasola

Donostiako Zinemaldiaren 1953tik 1970erako 30 argazki ikusgai daude Tabakaleran. Generoari, klaseari eta politikari lotutako «tentsioen» isla diren irudiak hautatu dituzte

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

Neonezko solasaldiak

Amaia Igartua Aristondo

Lucio Fontanaren eskultura bat eskuratu du Guggenheimek, eta hiru urtez izango du ikusgai. 100 metro neon hodiz osatuta dago artelana

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna