Albistea entzun

Koronabirusa. EKONOMIA PENTSALDIAN

Next orain

Mirene Begiristain Zubillaga - EHUko irakaslea

2021eko maiatzak 1

Krisiek ez dituzte ez erro, ez eragin neutralak; eta krisien irtenbideek ere ez. Ebidentzia zientifikoak ematen dizkigun errealitatearen parametroen irakurketa ezin da deslotu paradigma kapitalista neoliberal, patriarkala eta arrazistatik; ezta ere ikuspegi agroekologikoarekin eraikitzen ari diren «alternatiben» irakurketatik ere. Posible al da formulatzea Next Generation funtsak etorkizuneko belaunaldien mesedetan?

Euskadiko Berreskuratze eta Erresilentzia Programan jasotzen diren zortzi ardatzek 13.135 milioi euro aurreikusten dituzte. Ardatz horiek etorkizuneko elikadura sistemari begira aztertuz gero, zazpi proiektu sumatu ditugu: 1) Smart Food Country 4.0. (171 milioi euro, %1,3), 2) Euskadiko nekazaritzako elikagaien poloa-Food hub (20 milioi euro, %0,15), 3) Eraldaketa teknologikoa, eten digitalaren aurkako estrategia landa-eremuan eta Gipuzkoako lehen sektoreko ekonomian (21,5 milioi euro, %0,16), 4) Basque Food Ecosystem (82 milioi euro, %0,6), 5) Akuikultura-ekoizpeneko lehorreko parkea Basordasen (105 milioi euro, %0,9), 6) Donostiako elikadura-estrategia (7,5 milioi euro, %0,057) eta 7) I+Eren ekosistema. Gastronomiaren balio-katea (19,3 milioi euro, %0,14). Zazpi proiektu, 426,3 milioi euro, programa osoaren %3,2.

Horiek bilduta, Marina Garcesek dioena datorkit gogora, agnotologiaren ezjakintasun deliberatuaren ingurukoa. Eztabaida publiko eta irekia dirudien horretan, zailtasunak daude problematika baten gaineko balorazioa egiteko irizpideak izateko. Zailtasunak daude jakiteko proiektu horiek zenbateraino dauden elikadura sistemaren garapen ekologiko, sozial eta ekonomikoari lotuta. Proiektuen izenburu eta azalpen labur batzuetatik harago, ez dakigu zertan datzan proiektu bakoitza, nork gestionatuko dituen funtsak, nola kontrolatuko diren proiektuen xehetasunak.

Dakiguna da: aipatzen ditugun proiektu horietako lehenengo bostak programaren berrikuntza eta digitalizazio ardatzean jasotzen direla; horietatik biri, Smart Food Country 4.0. eta Basordako akuikultura parkeari, 276 milioi euro esleitzen zaizkiela (zazpi proiektuen %65). Halaber, dirudiena da: ez dela inondik elikadura iraunkor baterako trantsizio agroekologikorik jasotzen; ez dela elikadura ikuspegi sistemiko eta estrategia kohesionatu bat jorratzen Euskal Herrirako; ez direla abordatzen hainbat diagnostikoetan azpimarratu diren nekazaritzari eta elikadura sistemari loturiko beste horrenbeste arazo ekosozial.

Europako Food2030 estrategiari begira, berrikuntza sozialean oinarritzea gomendatu dute euskal zein nazioarteko ikerketa lan taldeetatik. IPES-Foodek ere, Elikaduraren Mugimendu Iraunkorraren proposamenean, artikulazio sozialean jarri du azpimarra. Bide berriak ezin eraiki lau haizetara zabalduko diren apurrekin, baina oinarri ekonomiko berberak dituztenak. Akaso, badira hiru gako berrikuntza sozialean txirikordatu beharrekoak: bat, iraunkortasuna eta elikadura sistema agroekologikoa, ekodependentzia erdigunean jartzen duten politikekin. Bi, banaketaren kultura, eskuragarri dauden baliabideak txikitzen direnez, beherakada saihestezina delako. Hiru, kudeaketa eredu berriak, nahitaezkoa delako eragile berriak eraikitzea jendarte justu eta demokratikoak egituratu ahal izateko.

Orain, Next Generation funtsekin landuko diren proiektuak ez dira ez neutroak ez doakoak. Aurretik izandako salbamendurako beste plan neoliberalek honaino ekarri gaituzte, eta emaitzak erakusten digute funtsen kopuruetan baino gehiago programak nola, zertarako eta norentzat ezartzen diren, horretan dagoela geroa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pablo Gonzalez kazetaria, atxilotua izan aurretik. ©BERRIA

Gonzalezek kartzelan segi dezala eskatu du fiskalak

Jone Arruabarrena

Fiskaltzak argudiatu du arriskua dagoela Pablo Gonzalez kazetariak ihes egiteko. Poloniako auzitegiak hilaren 23an aztertuko du eskaria
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Etxeko bisita bakarra bulego bateko zazpi bisitaren baliokide da»

Oihane Puertas Ramirez

Gaur egungo psikiatriako arretako eredua aldatu eta etxez etxeko arreta sustatuko duen eredu bat proposatzen du Tizonek. Haren ustez, eredua eraginkorragoa, merkeagoa, gizatiarragoa eta demokratikoagoa da.
 ©Eider Eibar

Etorkizuneko ekotopia amestuz

Jone Arruabarrena

Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: ekotopia.

Eider Eibarren ilustrazioa. ©

Etorkizuneko ekotopia amestuz

Jone Arruabarrena

Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: ekotopia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...