Albistea entzun

Programa «anbiziotsua» hitzartuta, 14tik aurrera adostuko dute gobernua

PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrako zuzendaritzek onetsi beharko dute akordioa. Navarra Sumak «PSE bihurtzea» leporatu dio PSNri

Jon O. Urain -

2019ko uztailak 6

Indarrean den legealdian Nafarroako Gobernua sostengatuko duten alderdi politikoak bat datoz: gobernu programa «anbiziotsua» eta «anitza» taxutu dute. Orain, alderdi bakoitzeko zuzendaritzak oniritzia eman beharko dio testuari, eta ondoren negoziatuko dute gobernuaren osaketa. Hori, ordea, uztailaren 14tik aurrera izango da, behin sanferminak igarota. Aurreakordioa ixteko bileraren ondoren irten ziren prentsaren aurrera Maria Txibite, Uxue Barkos, Eduardo Santos eta Marisa de Simon, PSNren, Geroa Bairen, Ahal Dugu-ren eta Ezkerraren izenean.

Inbestidura saioan EH Bilduk abstentziora edo baiezkora jota, atzo itxitako hitzarmenak ahalbidetuko du Txibite izatea Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hortaz, PSNko lehendakarigaia eskertuta agertu zitzaien mintzaideei, «elkarrizketarako eta ados jartzeko borondatea» izan dutelako: «PSNk oso argi zeukan gobernu programa hitzartu duen indarrekin adostu nahi zuela. Gainerako alderdiek jakingo dute zer egin nahi duten». Mezua EH Bilduri zuzendutakoa izan zen, haren zazpi parlamentariak beharrezkoak baitira gehiengo absolutua nahiz soila eskuratzeko.

Txibiteren esanetan, lau indarrek programa «aurrerakoi» bat osatu dute, «aurrerapen sozialekin, erkidegoaren erronka ekonomikoei aurre egingo diena eta elkarbizitzan arreta berezia jarriko duena». Gaineratu du programak «autogobernuan sakontzen» duela, «leialtasun instituzionaletik» eta «[Espainiako] konstituzioarekiko errespetutik». Era berean, argi utzi du itunak PSOEren zuzendaritzaren oniritzia daukala eta Nafarroako eta Espainiako inbestidurak «independenteak» direla.

Barkos ere pozik agertu da hitzarmenarekin, «jada lantzen ari diren ildoak» jaso dituztelako. Gainera, zehaztu du Geroa Bairen borondatea dela gobernuan sartzea, eta argitu du bere taldea ez dela PSNren eta EH Bilduren arteko bitartekari izango, iritzita PSNri dagokiola babeak bilatzea.

Santosek «elkarrizketaren balioa» nabarmendu du, eta espero du datozen lau urteetan ere bide horretatik jarraitzea, «zeharkakotasunetik eta desberdintasunetik». Legealdian parlamentua «protagonista» izango dela gaineratu du. De Simonek ere balioa eman dio akordioari, «politika aurrerakoiak garatzeko programa bat» adostu duela argudiatuta: «Eskuinarekiko alternatiba den programa bat da, eta, ildo horretan, Ezkerrak herritarrekiko konpromisoa beteko du».

EH Bildu, «ezinbestekoa»

Txibiteren inbestidurak eta lau indarrek adostutako programak aurrera egingo badu, «ezinbestekoak» ditu EH Bilduren botoak, eta hori bera gogorarazi die indar subiranistak PSNri, Geroa Bairi, Ahal Dugu-ri eta Ezkerrari: «Bere burua aurrerakoitzat daukan balizko gobernu bat ezin da oinarritu gizartearen parte baten bazterketan, elkarbizitza eredu demokratiko batean baizik». Ohar batean, gaineratu du «aurrerapen sozialak eta demokratikoak sustatzen» jarraituko duela, «baita bizikidetzaren arloan ere».

Navarra Sumak, berriz, PSNrekiko eta PSOErekiko presioa areagotu du azken egunetan, aurreakordioa gauzatu ez zedin. Behin lotuta, Esparzak berretsi du «[PSOEko buruzagi Pedro] Sanchezen esku» dagoela «Nafarroako eta Espainiako gobernuak ez egotea independentisten mende», eta PSNri egotzi dio aurrerantzean «PSE bihurtzea»: «[PSNk] nazionalistekin akordioak egitea onartu du politika nazionalistak egiteko, eta mingarriena da Bildurekin hitzartzea onartzen duela Nafarroako Gobernuko presidentetzara heltzeko».

Gordin mintzatu dira UPNren koaliziokideak ere. Ana Beltran PPNko presidenteak esan du aurreakordioa «beste urrats bat» dela «Nafarroaren traizioan eta salmentan», eta Sanchezi ohar egin dio: «Espainiarrek ez dugu sekula ahaztuko». Antzera jardun du Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak: «PSOEk konstituzionalisten aurkako traizioa gauzatu du Nafarroan. Nazionalistekin, Batasunakoekin eta populistekin ados jarri da. Marra gorri bat gainditu dute».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Protesta Melillan, 37 pertsonen hilketaren ostean. ©F.G.Guerrero

Melillako hilketak salatu dituzte EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk

Iñaut Matauko Rada

Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi horiek adierazpen bateratua egin dute, Melillako hilketak gaitzetsi eta Pedro Sanchezen hitzak arbuiatzeko.

Juana Balmaseda batzordeburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean, txostena aurkezten. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Egiari Zor fundazioak «txalotu» egin du Poliziaren 46 biktima aitortu izana

Berria

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen «profesionaltasuna» goratu du, eta prozesuan «konfiantza» sortzeaz mintzatu da.

 ©Aritz Loiola / Foku

«Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da»

Iosu Alberdi

Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». 

Ertzain bat herenegun, Legutioko Zentro Sozialista hustu zutenean. ©David Aguilar / EFE

Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak

Berria

Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...