jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Mezua

2017ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Bigarren gaua pasatu dute Jordi Sanchezek eta Jordi Cuixartek espetxean. Soto del Realen. Euskal herritar askok eta askok bezala, espetxe hori izan dute mendekuaren sistemarako sarrera. Preso politikoak, 2017. urteko Europan. Ez dira lehenengoak, eta azkenak ere ez dira izango. Bakarrak ere ez dira. Esperientziatik asko ikasten da, eta, Katalunian ez bezala, Euskal Herrian ezinbestean egin beharreko galderetako bat izan da hurrengo kartzela zein izango duten: Espainia kapaz izango da Kataluniatik urrun dauden espetxeetan sakabanatzeko? Krudelkeriak aurpegia asko ditu. Krudela da txio bat idazteagatik, taberna batean kaleko jantzitako guardia zibilekin borrokatzeagatik edo udaletxeko balkoian panpina bat erakusteagatik inor espetxera bidaltzea. Eta krudela da hil-bizian dagoen preso bati ateratzen ez uztea. Euskal presoak gatibu ditu Espainiak, Euskal Herrian egiten den edozein mugimendutan eragiteko. Eta formula bera erabiltzeko prest dago Katalunia eta kataluniarrak ere lotzeko. Ondo menperatzen du lengoaia hori.

Bi bakezale kartzelan sartu dituzte. Eta, barrutik eman duten lehen mezuan, lasaitasuna eskatu dute; mobilizatuz gero, modu baketsuan egiteko. Horiek dira Espainiak kartzelan sartzen dituen kriminal arriskutsuak. Mezu hori da Espainia arriskuan jartzen duena. Ez da justiziaren proportzionaltasun kontu bat, askatasun eta demokrazia kontu bat baizik. Oinarrizko eskubideena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.