Albistea entzun

Migrazioez, klimari eta generoari ere begiratuta

Migrazioa ardatz duen kongresua hasi da EHUko udako ikastaroen barruan; gaur amaituko da. Generoa, klima aldaketa eta pobrezia landu dituzte batera, migratzaile asko lotzen baititu amaraun horrek.
Leire Morquecho, Roberto Giuliotto eta Cristina Monge, atzo, mahai inguruan.
Leire Morquecho, Roberto Giuliotto eta Cristina Monge, atzo, mahai inguruan. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihane P. Ramirez -

2021eko irailak 17 - Donostia

Garrantzitsua da lekualdatzeen arrazoiak ulertzea eta kontuan hartzea», adierazi zuen atzo Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak. Izan ere, giza mugikortasuna, pobrezia eta klima aldaketa izan dituzte hizpide, besteak beste, EHUko udako ikastaroetan egiten ari diren migrazioari buruzko kongresuan. Ekintzaz Lagundu fundazioak antolatu du, Donostiako Miramar jauregian. Atzo hasi eta gaur bukatuko da, eta nazioarteko adituek hartuko dute parte antolatutako hitzaldi zein mahai inguruetan. Ortegak eta Fernando Mugarra Ekintzaz Lagundu fundazioko zuzendariak eman zioten hasiera kongresuari, eta, jarraian, Alicia Garcia El Orden Mundial-eko analistak hartu zuen hitza. Gaur egungo migrazioaren egoerari eta etorkizunera begirako joerei buruz aritu zen analista. Migrazio gehienak eskualdeartekoak direla adierazi zuen Garciak, eta nazioarteko migratzaile gehienak emakumeak direla; %47. Lan merkatuari erreparatuz gero, ordea, andreek ez dute proportzio hori islatzen: «Nazioarteko emakume migratzaile gehiago egon arren, gizonek baino sarbide txikiagoa dute lan merkatuan».

Etorkizuneko joeren harira, migrazioaren «instrumentalizazioa» nabarmendu zuen, eta azaldu zenbait estatuk migrazioa erabiltzen dutela euren arteko «arma diplomatiko» gisa. Horrekin lotuta, etorkizunera begirako hausnarketa bat ere egin zuen: «Erantzukizuna pertsona migratzaileari ezartzen badiogu, estatuari ezarri beharrean, zerbaitek huts egiten badu, pertsona migratzaileari egotziko diogu errua».

Migrazioaren kausak

Klimari eta gatazkei buruz jardun zuten Cristina Monge soziologo eta politologoak, Leire Morquecho Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeko koordinatzaileak eta Roberto Giuliotto Ekintzaz Lagundu Etiopiako zuzendariak. Monge izan zen hitz egiten lehena, eta klima aldaketari buruz aritu zen gehienbat. Adierazi zuenez, klima aldaketaren eragina ezin da ahantzi prozesuok ikertzean: «Klima aldaketa katalizatzaile bat da, eta askoz ere zailagoa egiten du bizitza gure planetan».

Ondorioak agerikoak direla esan zuen; 2019. urtean, esate baterako, 25 milioi lekualdatze egin ziren hondamendiengatik, eta horietatik 24 milioi klima aldaketarekin lotutako hondamendienak izan ziren. Generoari ere egin zion erreferentzia Mongek, eta jakinarazi zuen klima aldaketak emakumeei kalte egiten diela gizonei baino gehiago.

Gatazka armatuak eta horien ondorioak izan zituen hizpide Morquechok. Eman zituen azalpenen arabera, 2019an ia 80 milioi pertsona lekualdatu ziren gatazka armatuen eraginez. Alboaneko koordinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak «gerrarako arma gisa» erabili izan dituzte, besteak beste, Afrikan. Izan ere, adierazi zuenez, komunitatea eta lurrarekiko errotzea izaten dira andreek ez migratzeko arrazoiak, eta, emakumeen kontrako «indarkeria sistematikoaren» eta «estigmatizazioaren» bidez, komunitateari eraso egiten diote. «Komunitatea desegituratzeko» ahalegin bat izaten dira eraso horiek, Morquechok azaldu zuenez. Horrela, komunitateak ahulduta, errazagoa da lurraldea kontrolatzea, eta horrek migratu beharra dakar pertsona askorentzat.

Horrez gain, erantsi zuen talde armatuen barruan aurkitzen dituztela zenbait emakumek «komunitatea» eta «konfiantzazko eremuak».

Migrazioak Etiopian

Giuliotto izan zen hitz egiten azkena, eta Etiopiako egoerari buruz aritu zen. Herrialdeko lan falta eta klima aldaketaren ondorioak nabarmendu zituen giza mugikortasunaren arrazoi nagusi gisa. «Mito faltsu» bat ere argitu zuen: «Europarako bidea ez da gehien egiten dutena».

Azaldu zuenez, Ekialdeko herrialdeetara migratzen dute Etiopiako herritar gehienek, eta Europarako bidea da gutxien egiten dutena. Etiopian behartuta lekualdatu diren erdiak baino gehiago —migratzaileen %60, hain zuzen— adingabeak direla nabarmendu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uria, atzo, Martin Ugalde kultur parkean, alboan Oihana Iguaran aurkezlea duela. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sokaren bi muturrak batu zituen «ametsa»

Julen Aperribai

'Euskaldunon Egunkaria' sortzeko egitasmora batzean Martin Ugaldek egindako hautuaz eta proiektua abiarazteko zailtasunez aritu da Iñaki Uria, Ugalderen jaiotzaren mendeurreneko hitzaldietan bigarrenean.
NU Nafarroako Unibertsitateko eta Cimako ikertzaileak, atzo zabaldu zuten irudian. ©BERRIA

Basurtuko erietxean hamazazpi kasu atzeman dituzte

Edurne Begiristain

COVID-19 agerraldietarako protokoloa ezarri dute. Zupiriak oroitarazi du «garrantzitsua» dela babes neurriak behar bezala betetzea
Sexu eraso baten kontrako protesta, uztailean ©Andoni Canellada  / Foku

24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu erasoa leporatuta

Berria

Astelehenean, Zumarragan emakume gazte bati sexualki erasotzea leporatzen diote gizonezkoari

Indarkeria matxistaren aurka iaz Zarautzen eginiko protesta baten irudia. ©Jon Urbe, FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Uxue Rey Gorraiz

Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.