ERREZETA

Berdela labean piperradarekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez - Kuko Jatetxea, Ormaiztegi

2015eko maiatzak 2

1

Lehenik, piperrada prestatzen hasiko gara. Horretarako, piper gorri eta berdeak eta tipula juliana moduan moztu, eta 30 minutuz lapiko batean erregosi, olio zurrutada eta gatz pittin batekin, su motelean. Ez estali lapikoa taparekin; horrela lurrina kanporatu egingo da, eta horrek barazkiei zapore eta kolore biziagoak mantentzen lagunduko die.

2

Berdela xerratan prest dugunean, erdiko hezur txiki gehienak pazientzia pixka batekin kendu. Jateko garaian eskertuko dugu hori.

3

Labeko erretilu batean pare bat koilarakada arrain salda ipini, eta saldaren gainean, azala goraka dutela, berdel xerra guztiak jarri, bata bestearen segidan.

4

Gatz pittin bat bota. Labe beroan 200 gradutan sartu, eta lau minutuz eduki. Berehala egiten da berdela; hezurrik gabe eta xerratan dugularik, oraindik eta errazago, gainera.

5

Lau minutu pasatu, eta segituan labetik atera. Ozpin zurrutada txiki bat bota arrain xerren gainetik. Zartagin txiki batean, baratxuri xerratuak frijitu oliotan, eta dena berdelak ditugun erretilura bota.

6

Mahaira zerbitzatzeko, plater bakoitzean, piperrada koilarakada jarri erdian, gainean berdel xerra pare bat, eta azkenik erretiluan dugun saltsaz platerekoa busti.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR probak, Gurutzetako ospoitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

612 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

Uxue Rey Gorraiz

28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herrian. Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru pertsona hil dira egun bakarrean, Nafarroan.

 ©PEDRO PUENTE HOYOS / EFE

«'Pandemiaren urteak', esan nuen. Urteak izango direlakoan: urteak»

Arantxa Iraola

Aurrera urratsa egin, eta hedabideetan naro-naro dabilen zientzialarietako bat da Del Val; txertoa lortzeko prozesuak oso azkar doazela onartu du, baina uste du une aski zailak eragin ditzakeela oraino ere izurriak.

Ohi baino ekitaldi txigiakoa egin zuten ikastolek atzo. ©IKASTOLEN ELKARTEA

«Pandemiaren kurtsoari» heltzeko, baliabideak eskatu dituzte ikastolek

Maite Asensio Lozano

Ikasturte hasierako ekitaldian, hezkuntza sistema osoari buruzko hausnarketa egiteko eskatu du Koldo Tellitu elkarteko presidenteak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna