Oilasko txikiak Bizkaiko erara

ANDONI CANELLADA / FOKU.
Iker Markinez.
2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
OSAGAIAK LAU LAGUNENTZAT

4 oilaskotxo (bakoitza 400 gr)

2 tipula gorri

2 tipula zuri

2 tomate heldu

4 piper txorizero

4 baratxuri ale

Oliba olio birjina

2 kopatxo ardo zuri

Gatza

1



Bezperan, sartu txorizeroak urez beteriko erretilu batean, eta hantxe eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz,atera piperraren haragia, eta gorde.

2



Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta hantxe frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte.

3



Ondoren, gehitu tipulak, karratu txikietan moztuta.

4



Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke.

5



Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin.

6



Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak.

7



Irakiten utzi lapikoan, eta bota gatz pittin bat, baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari Bizkaiko eraren kutsua.

8



Eduki irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.

9



Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.