Svante Paaborentzat Medikuntzako Nobel saria

«Desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari» buruzko aurkikuntzak egiteagatik saritu dute ikerlari suediarra

Svante Paabo ikerlaria. J.L. CEREIJIDO / EFE.
Isabel Jaurena.
2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Svante Paabo biologo eta ikertzaile suediarrak «giza eboluzioari dagokionez» inoiz egin gabeko aurkikuntzak egin ditu, eta Medikuntzako Nobel saria eman zion atzo Stockholmeko Karolinska institutuak. 916.000 euro jasoko ditu Paabok, sariarekin batera. Ikerlari horren aurkikuntzen artean daude, bertzeak bertze, neandertalen genoma sekuentziatzea —espezie hori desagertua da—, eta ezezaguna zen hominido bat deskubritzea.

Paabok ondorioztatu du, gainera, hominido horien geneak Homo sapiens-aripasatu zitzaizkiola duela 70.000 urte. Hori garrantzitsua da, adibidez, gaur egun gizakiaren immunitate sistemak infekzioei nola eragiten dien aztertzeko.

Karolinska institutuaren erranetan, Paaboren aurkikuntzek aunitz lagundu dute komunitate zientifikoan, gizakiaren inguruko jakintza hobetzeko. «Haren aurkikuntzek oinarria ematen dute gizaki berezi egiten gaituena ustiatzeko», adierazi zuten.

Medikuntzako Nobel saria izan da banatu den lehenbizikoa. Datozen egunetan jakinaraziko dira gainerako kategorietako irabazleak —kimika, literatura, bakea eta ekonomia, hurrenez hurren—.

Medikuntzako saria

Medikuntzako 113 Nobel sari banatu dira 1901 eta 2022 bitarte, eta saritu horietatik hamabi bakarrik izan dira emakumeak. Frederick G. Banting izan da historian sari hori jaso duen pertsonarik gazteena: 32 urterekin saritu zuten, 1923. urtean, intsulina asmatzeagatik. Peyton Rous izan da saria irabazi duen zaharrena: 87 urterekin saritu zuten 1966an, minbizia batzuetan eragiteko orduan birusek zer garrantzi duten deskubritzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.