Elkarlana eta «estrategia berriak» aldarri Euskararen Eguneko agirian

Garikoitz Goikoetxea.
2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Abenduak 3 izango ditu asteartean, eta Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak egingo dituzte han-hemen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeek, azken urteetan ohi dutenez, elkarrekin antolatu dute saio bat, eta adierazpen bat onartu dute. Azken urteetako ildoaren bidetik, elkarlana hartu dute gogoan, horrekin euskarak aurrera egingo duelakoan: «Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu egin beharrekoa».

Hakoba batzordean egin dute adierazpena honako erakunde hauek: Eusko Jaurlaritzak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek; Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek; Eudel udal elkarteak; eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak.

Lankidetzarekin atera, «estrategia berriak» martxan jartzea dute hizpide agiri horretan: arlo sozioekonomikoan eragileekin batera lantzen ari diren plana aipatu dute bereziki. Euskaraldia ere bai: «konpromiso berriak» lortu nahi dituzte euskararentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.