Ministerioak gaizki jaso ditu emaitza batzuk

2019ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Udalerri batzuetatik kexak iritsi diraBERRIAra, esanez haietako udal hauteskundeetako emaitzak ez daudela ondo Berria.eus-en. Hala da, herrialdeetako aldundien emaitzekin alderatuz gero —horiek daude ondo—. Ez dira kasu asko. BERRIAk, beste hainbat hedabidek bezala, Espainiako Gobernuko Barne Ministeriotik hartu ditu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal bozetako emaitzak, eta ministerioak gaizki ditu emaitza batzuk: Bilbo, Azpeitia, Oñati, Aretxabaleta, Barakaldo... Akats horiek, dena dela, ez dute eragiten aldaketa esanguratsurik. Taldeek alegazioak aurkeztu dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aldundiek, foru emaitzak emateaz gain, udaletakoak ere eman dituzte. Nafarroako Gobernuak parlamenturako emaitzak baino ez ditu eman.

Katalunian bada kasu adierazgarri bat: CUPek dio zenbatu dituela ministerioak berak dituen emaitzak, eta esan du 56.000 boto gutxiago eman dizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.