Barbarin arraintxoak plantxan, leka eta otarrainskekin

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2012ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Dozena bat barbarin

300 g leka

2 dozena otarrainxka

2 baratxuri ale

Oliba olio birjina

Gatza

Perrexila

Barbarinak arrandegian erostean, hezurra ongi kentzeko eskatu, gero gure lana errazteko. Lekak garbitu, eta erditik moztu. Lapiko bat urez beteta irakiten jarri, su bizian. Irakiten hastean lekak bertara bota, eta 15 minutuz irakiten eduki, ur hotzetik pasa eta gorde.

Otarrainskei buru eta gorputzak zuritu, eta erditik moztu. Baratxuriak ere zuritu, eta pusketa txikietan moztu horiek ere.

Zartagin bat sutan berotzen jarri (oliorik gabe), eta, berotzen den bitartean, barbarinak gatzatuko ditugu. Zartagina ondo beroa dagoenean, barbarin xerrak bertan jarri, azala zartagin aldera begira dutela.

Geroago, olio zorrotada fin bat bota, eta pare bat minutu pasa ondoren buelta eman xerrei, kontu handiz; eta beste 2 minutuz frijitu. Ondoren, erretilu batera pasa, eta gauza bera egin barbarin xerra guztiekin.

Jarraian, baratxuri txikitua zartagin berera bota, baita otarrainskak ere. Olio zorrotada bota, eta pare bat minutuz mantendu. Lekak gehitu, baita perrexil xehatua ere. 3 edo 4 minutuz dena ongi nahastu, eta erretiluan ditugun barbarinen gainera irauli.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.