andoni egana
HITZ ETZANAK

Konpota

2017ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Iaz hasita, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolaturiko Adin adin izeneko programaren barruan, zaharrentzako egoitzetan bertso saioak egiten ari gara bertan bizi diren adinekoentzat. Joan zen astelehenean egokitu zitzaidan niri aurtengo estrainekoa Donostiako Zorroagan. Besteetan ez bezalako emozioak pilatzen dira halako toki batean ordubete pasatxo eman ondoren.

Bertako langileak atzera-aurrera sumatzen dituzu, eta pentsatzen zeinen zaila izan beharduen aitona-amonekin noiz amultsu noiz tinko jokatu asmatze hutsa, eta zenbat jarri behar duen langileak bere aldetik dena ongi joan dadin; jasotzen duzu han bizi diren edadetuengana bisitara joandako senitartekoen esker on neurrigabea; sentitzen duzu duela urte gutxira arte plazan ikusten zenituen aitona-amona haiei adinak nola erasan dien, batzuri bortitz, leunago besteei; zeure buruari begira hasten zara, eta aurreikuspenak egiten oso gutxitan bezala...

Eta burura datozkizu Claude Serre umoregile grafikoaren bi marrazki, bata bestearen ondoan. Lehenengoan Eva gazte, xarmant eta tentagarri batek sagarra eskaintzen dio Adami. Bigarrenean, Eva xahartuak Adam are zaharrago eta horzgabetuagoari konpota goilarakada bat da eskaintzen diona. Ternezia da bizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.