Udal eta foru hauteskundeak. Araba

Gasteiz «kirolaren hiri» izatearen alde lan egingo duela esan du EAJk

Urtaranek lehentasunen artean kokatu du «kirol instalazioak hobetzea», «kirol turismoa sustatzea» eta «oinarrizko kirolari» bultzada ematea

Ramiro Gonzalez eta Gorka Urtaran hautagai jeltzaleak, atzo, Gasteizen. BERRIA.
jon olano
2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Gasteiz «kirolaren hiri» bilakatu nahi dutela adierazi zuten atzo Ramiro Gonzalez EAJko Arabako ahaldungai nagusiak eta Gorka Urtaran hiriburuko alkategai jeltzaleak. Horretarako, lau ardatz proposatu dituzte datorren legealdiari begira: kirol instalazioak «hobetzea», «talentua» garatzea kirol medikuntzan, ikerkuntzan eta prestakuntzan, kirol ekitaldiak antolatzea, eta «oinarrizko eta pertsona guztientzako kirola» sustatzea.

Urtaranek adierazi du «sostengu sendoa» emango diola Mendizorrotza estadioa eraberritzeari: «Badaukagu finantzaketa konpromisoa, udalak, aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sinatua, udalekoa izaten jarraituko duen estadioa eraberritzeko premiari erantzuna emateko».

Hain justu, Gasteizen saskibaloiko Euroligako Lauko Finala jokatzen ari diren asteburuan izan du EAJk hizpide kirola, eta, testuinguru horretan, Gonzalezek azpimarratu du Arabak «asmo handiko kirol gertakizunei leku emateko moduko azpiegitura handi eta modernoak» behar dituela. Izan ere, Araba «[Espainiako] Estatuko eta Europako kirol zelai onenen artean» kokatu nahi dute, herrialdeak «osagai guztiak» dituela iritzita: «Talde bat futboleko lehen mailan, eta saskibaloi talde bat kirol europarraren elitean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.