ZUZENDARIARI

Foru Pasea egin diezaiogun Eusko Legebiltzarraren Covid Legeari

Juan Carlos Garcia
2021eko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Aurtengo San Juan eguna, 2021eko ekainaren 24a, tamalez, historiara pasatuko da Noainen gure erresuma galdu genuen 1521eko ekainaren 30 hura bezala, edota foruak kendu zizkiguten 1876ko uztailaren 21 hura bezala gogoratuko dugu, euskal herritarroi aplikatu nahi diguten eskubide murrizketa handienetakoa bezala.

Euskaldunok Europan eskubideen aitzindariak izan gara, Zuzenbide Piriniotarraren bidez oinarrizko eskubideak aspaldi aitortuak izan genituelako, Foruei esker. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna gutxienez 1090etik aurrera bagenuen, Lizarrako Foruan jasota zegoelako. Torturatua ez izateko eskubidea, esklabotzaren debekua eta polizia etxe batera ez sartzeko eskubidea ere bagenituen.

Baina zer ikusten ari gara azken urte honetan? Zergatik izan genuen Europa osoko konfinamendurik zorrotzena, eta umeek zergatik izan zuten animaliek baino eskubide gutxiago?

OMEk iaz 175 milioi pertsona hilko zirela baieztatu zigun, baina 4 milioi hil direla ikusi dugu, horregatik diogu pandemia 2020ko maiatzean amaitu zela. Ez dago pandemiarik, pertsona asintomatikoak gaixoak ez direlako eta Zainketa Berezien okupazioa urte guztien antzekoa izan delako, negualdean gripeak antzera kolapsatu duelako. Ez dago pandemiarik, hedabideek emandako eguneroko hildako kopuruak ez dituztelako beste urteetan hil direnekin alderatzen.

Hemen ez dago pandemiarik jada, baina bai, ordea, erantzunik ez duten gero eta galdera gehiago:

Zergatik desagertu da Lehen mailako Arreta?

Zergatik erabiltzen dituzte PCRak sintomatologiarik gabe eta pertsona osasuntsuak konfinatu?

Zergatik bultzatu dute medikamentu genetiko esperimentala, beste sendagarriak baztertuz?

Zergatik ukatzen dute eztabaida zientifikoa?

Baina galdera horiei erantzun beharrean, Covid lege berri horrekin gehiago zapaltzera datoz. Lege horrekin medikamentu esperimentalik jarri nahi ez ditugunok konfinatuak izan gaitezkeelako atxilotze zentroetan; nahi dituzten aitzakiekin udalerriak, enpresak eta sektore osoak itxi ditzaketelako; urrunketa soziala eta ikastetxeetako protokolo militarrak betikotu ditzaketelako… Eta gero eta mota guztietako kontrol sozial gehiago. Hau da, oinarrizko eskubideak ukatu nahi dizkigute... Betiko?

Amaitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko politikariei mezua: herriari traizio egin diozue, eta ez duzue merezi herri honen ordezkariak izatea. Ez dugu zuen lege zabor hau onartuko, eta aurrean izango gaituzue. Arbasoak gurekin daudelako, Gernikako Arbola eta berau ordezkatzen dituen eskubideei inoiz uko egingo ez diegulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.