GASTEIZ. «Ni engainatu nauzue, gu engainatu gaituzue; ikusi da, errazak ginen engainatzen. Baina uste dut ez zaretela konturatzen, gu engainatzearekin batera, guztiok goazela pikutara klima larrialdiari behar bezala aurre egiten ez badiogu». Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidea otsailean onartutako Jasangarritasun Energetikoaren Legeaz aritu zen atzo Eusko Legebiltzarrean. Azaldu zuen nola legean funts bat aurreikusten den —100 milioi euro gutxienez— tokiko administrazioei laguntzeko klima larrialdiari aurre egiteko neurriak hartzerakoan. Baina funtsaren aipamenik ez da agertzen Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proposamenean, zeina orain negoziatzen ari diren.
Horregatik, EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen legebiltzarrak Jaurlaritza behar dezan 100 milioi horiek aurrekontuetan sartzera. Baina legebiltzarrak baztertu egin du eskaria, EAJren eta PSE-EEren kontrako botoekin, eta Elkarrekin Podemosen eta PPren abstentzioarekin. EH Bilduko Oterok bereziki gaitzetsi du Elkarrekin Podemosen ezezko botoa, Jaurlaritzarekin aurrekontuak negoziatzen dabilelako «irentsi behar dituenak» aipatuta.
Elkarrekin Podemosek berak ere aurkeztu du zuzenketa bat funtsa aurrekontuetan sartzeko, kopururik eta eperik zehaztu gabe. Mozio hori ere baztertu egin du Eusko Legebiltzarrak. Jose Ramon Becerraren ustez, «ez da erraza» funts hori sortzea, eta «beharbada urte bereizietan osa daiteke».
Energia neurrietarako udalen funtsa, aurrekontuetatik at
EH Bilduk Jasangarritasun Energetikoaren Legeko funtsaz egindako eskaria baztertu egin du legebilltzarrak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu