AIk «estatu mailako» lege bat eskatu du tortura ikertzeko

Polizia indarkeriaren EAEko legearen helegitea atzera botatzea positibotzat jo du Amnesty Internationalek

2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
MADRIL. Eusko Legebiltzarraren Polizia gehiegikerien legeari PPren gobernuak jarritako helegitea atzera bota zuen PSOErenak joan den astean. Amnesty Internationalek (AI) horri buruzko balorazio positiboa egin du, elkartearen ustez «Euskal Herrian izandako torturaren aitorpenean aurrerapausoa» delako. Dena den, tratu txarren eta torturen biktimen eskubide guztiak bermatzeko «estatu mailako» lege bat eskatu du. Amnesty Internationalen ustez, eskubide guztiak bermatzeko lege bat behar dute biktima horiek, baita zuzenbiderako sarbidea eta erreparaziorako eskubidea ere, muga geografiko eta denborazkorik gabe. AIk gaineratu du Euskal Herrian izandako torturaren biktimak ez direla nazioarteko zuzenbideak agindu bezala hartzen.

Eusko Jaurlaritzak araua aldatzeko konpromisoa hartu du, eta azpimarratu aldaketaren helburua ez dela erantzuleak bilatzea izango, biktimen aitortza egitea baizik. Eusko Legebiltzarrak bezala, Nafarroako Parlamentuak ere egin zuen lege bat, 2015ean, eta Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi du. Geroa Baiko parlamentari eta Nafarroako EAJko presidente Unai Hualdek adierazi du Nafarroako legea «salbatzeko» EAEko legean egindako aldaketak aztertuko dituztela, «formula berriak» bilatu eta Nafarroara egokitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.