BILBO.Hezkuntza Legearen zirriborroari dagokionez, «kezkatuta» eta «etsita» dagoela adierazi zuen atzo Hezkuntza Plazara taldeak, Bilbon egindako agerraldi batean. Izan ere, ez zuten espero akordioaren oinarrizko atal batzuk aldatzea: «Elementu batzuk desagertu egin dira, desitxuratu egin dira, eta zenbait atal zehaztasunik gabe daude oraindik».
Era berean, «hezkuntza burujabetza» aldarrikatu dute, eta, bide horretatik, positibotzat jo dute Eusko Legebiltzarrean «adostasun politiko zabalarekin» apirilean itxitako hezkuntza akordioa. Hala ere, azpimarratu dute akordio horretan «zehaztasun eta anbizio gehiago» falta zirela.
    
    
        
                    Hezkuntza Plazara kezkatuta dago Hezkuntza Legeaz
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            