Zuzenean

Zuzenean: Reala, txapeldun

Realak eta Atletico Madrilek bina berdindu dute arauzko denboran eta luzapenean, baina penaltietan nagusitu da talde txuri-urdina. Marrerok bi penalti gelditu ditu, eta Pablo Marinek sartu du penalti erabakigarria. Realaren gizonezkoen taldeak laugarren Espainiako Kopa irabazi du.

Mikel Oiartzabal, kopa altxatzen. JOSE MANUEL VIDAL / EFE
Mikel Oiartzabal, kopa altxatzen. JOSE MANUEL VIDAL / EFE
Julen Etxeberria, Iñaut Matauko
2026ko apirilaren 18a
11:00
azken momentuan

Pellegrino Matarazzo: «Oso harro gaude»

Pozarren dago Pellegrino Matarazzo: «Oso harro gaude egin dugunaz. Oso une berezia da hau denontzat. Zer egingo dudan orain? Laster ohera joan». 

Aritz Elustondo: «Sinetsi ezinik gaude»

Hunkituta dago Aritz Elustondo. «Sinetsi ezinik gaude. 2021ekoa hotza izan zen erabat, eta hau eskaini nahi genien zaleei. Sufritu egin dugu, baina lortu dugu». 

Aitor Zabaletaren omenez

Oiartzabalek Aitor Zabaletaren elastiko txuri-urdin bat jarri du koparen gainean. Eta estadio guztia Txoria txori kanta abesten ari da. Omenaldi hunkigarria egin diote Aitor Zabaletari. Jarraian, kopa altxatu du Realeko kapitainak.

Estadio guztia Realaren ereserkia kantatzen

Realaren ereserkia jarri dute Cartujako bozgoragailuetan, eta realzale guztiak ari dira ozen kantatzen. 

Denak koparekin!

Orain bai, Realeko kide guztiak ari dira ospatzen Kopako titulua, garaikurrarekin. Reala txapeldun da!

Kopa, zerura!

Bost urteren ostean, Mikel Oiartzabalek berriro altxatu du kopa. Oraingoan, milaka zaleren aurrean egin du. 

Marrero, pozarren

Marrero: «Oso pozik nago. Ez naiz oraindik honen esanahiaz jabetzen. Txikitako ametsa bete dut. Kristorena lortu dugu».

Festa lehertu da Donostian

Festa lehertu da Donostian. Milaka eta milaka realzale ari dira ospatzen Kopako titulua.

ESPAÑA FÚTBOL COPA DEL REY
Zaleak, titulua ospatzen, Alderdi Ederren. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Pablo Martinek gola, eta Reala txapeldun!

Pablo Martinek gola, eta Reala txapeldun!

ESPAÑA FÚTBOL COPA DEL REY MAPFRE
Pablo Marin, penalti erabakigarria sartzen. JULIO MUÑOZ / EFE

Baenak gola sartu du.

3-3 doaz. Baina Realak abantaila du. Pablo Marinek botako du. Sartzen badu, Reala txapeldun.

Aihenek gola sartu du

2-3 Realaren alde. Atletico Madrilek huts egiten badu, Reala txapeldun. Baenak botako du.

Almadak gola sartu du.

2-2 doaz. Baina Realak abantaila du.

Nico Gonzalezek gola sartu du.

1-1. Baina Realak abantaila du.

Sucicek gola sartu du

1-2 Realaren alde.

Oskarssonek huts egin du!

0-1 Realaren alde.

Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA