EUSKARA

Iruñeko bi haur eskolen eredu aldaketa bertan behera utzi du auzitegiak

Behin-behineko neurri gisa hartu du erabakia epaileak. Argudiatu du bi haur eskolak gaztelaniatik euskarara aldatzearekin batera irakasleak aldatuko direla eta haurrek haiekiko duten lotura eten egingo dela. Elkarretaratzera deitu dute larunbat eguerdirako Udaletxe plazan.

Haurrak jolasean, euskarazko haur eskolen aldeko bestan.
Haurrak jolasean, euskarazko haur eskolen aldeko bestan. Jagoba Manterola / Argazki Press

Jon O. Urain -

2016ko maiatzak 6 09:15

Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak bertan behera utzi du Nafarroako hiriburuko bi haur eskolen hizkuntza eredu aldaketa. Donibane eta Arrosadiko Printzearen Harresi haur eskolak gaztelaniazkotik euskarazkoak izatera aldatu nahi zituen udalak, eta aurrematrikulazio datuek berretsi egin dute aldaketa horren beharra. Auzitegiak, ordea, uste du umeak jada haur eskola horietara eramaten dituzten gurasoentzat "inposizioa" dela aldaketa. Udalak helegitea aurkez dezake Nafarroako Justizia Auzitegiaren aurrean.

Epaileak gogorarazi du "konpontzen zaila edo ezinezkoa den kasuetan" hartzen direla kautelazko neurriak, eta uste du kasu honetan hartu beharrekoak direla. Epaileak bere egin du udalaren erabakiaren aurka helegitea aurkeztu zuenaren argudioa: 0-3 ziklo osoan umeek hezitzaile bera izaten saiatzen dira Iruñeko haur eskoletan, "haurrek garapen egokirako behar duten lotura" manten dezaten. Lotura hori hautsi egingo litzateke eredu aldaketak dakarren irakasle aldaketarekin, epailearen arabera: "[Haurrak] zentroan geratzen badira, errotik hezitzaileak aldatuz geratuko dira, oraingoek ez baitute euskara gaitasunik hizkuntza horretan hezteko. Ikastetxez aldatuz gero ere lotura hori hautsi egingo da".

Gehiago dio: "Ezin dira saihestu gurasoei eta haurrak zaintzen dituzten gainerako senideei [eredu aldaketak] egiten dien kaltea. Ildo horretan, nabarmentzekoa da gurasoek, eskola aukeratzerakoan, hizkuntza eredua eta etxeko edo lantokiko gertutasuna izan ohi dela". Epaileak gaineratu du haurrak bi haur eskola horietan mantentzea erabaki duten gurasoek ez dutela aldaketa hori eskatu eta ez dutela nahi, eta "inposiziotzat" jo du aldaketa.

Iruñeko Udalak otsailean jakinarazi zuen datorren ikasturtean bi haur eskola euskarazkoak izatera igaroko zirela. Donibane eta Arrosadiko Printzearen Harresi dira. Pasa den ikasturtean hamazazpi haur eskoletatik bik soilik eskaintzen zieten euskarazko eredua haur eta gurasoei. Aldaketarekin bitik laura ziren pasatzekoak euskarazkoak. Asteon eman dituzte aurrematrikulazio datuak, eta bietan itxaron zerrenda ezarri dute. 35 haur lekurik gabe gelditu dira Donibane eskolan, eta 21 Printzearen Harresi ikastetxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Baionako karrikak hutsik, atzo, etxeratze agindua dela eta. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Lanean ari bazara, argiki izorratua zara»

Joana Ibargarai Leritza

Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegunean iragarri bezala, Ipar Euskal Herrian etxeratze agindua 18:00etatik 06:00ak artekoa da orain, eta atzo izan zen neurria aplikatu beharreko lehen eguna.

Joan den urriko argazki bat: jendea Iruñean paseatzen, tartean osasun langile bat. ©Iñigo Uriz / Foku

Positiboen kopuruak mila kasuren langa gainditu du Hegoaldean

Berria

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1.030 positibo atzeman zituzten. Araban eta Bizkaian egin dute gora kutsatuen zifrek

Koronabirusaren kontrako txertoa. ©Guillaume Fauveau

Urkulluk dio «onartezina» dela txerto gutxiago jaso izana

Berria

Indurainek esan du Nafarroak «erreserba estrategikoa» duela datorren astean txertaketarekin segitu ahal izateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.