euskal presoak

David Pla euskal presoa ostegunean geratuko da aske

Egun berean harrera egingo diote Ziburun, 20:00etan. Espainiaren euroagindu eskaera bat ebatzi zain da.

David Pla.
enekoitz esnaola
2019ko apirilaren 15a
15:01
Entzun

David Pla (Iruñea, 1975) euskal presoa ostegun honetan utziko dute aske, zigorra beteta. Osnyko (Frantzia) espetxean dago. Ostegunean bertan Ziburun (Lapurdi) harrera bat egingo diote herritarrek, 20:00etan, herriko plazan. 2015eko irailean atxilotu zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea), Iratxe Sorzabalekin batera, ETAko zuzendaritzako kidetzat jota, eta pasa den otsailean epaitu zuten, Parisko Epaitegi Korrekzionalean. Bost urteko kartzela ezarri zioten Plari —Sorzabali, zazpikoa—.

Asteon libre geratuko den arren, Plaren kontra Espainiak indarrean jarritako 2011ko euroaginduaz erabaki behar dute orain. Kasu hori ebatzi arte kontrol judizialpean egongo da. 

Plak eta Sorzabalek epaiketan konponbiderako saioak nabarmendu zituzten, eta esan atxilotuak izan arte Frantziarekin eta Espainiarekin elkarrizketak abiatzen saiatu zirela. "Bake prozesu bat eraiki ahal izateko esperantzarekin lan egin dugu", zioen Plak. Testuinguru berria aintzat hartuta zigortu zituen epaileak biak.

2015eko iraileko operazioan Pantxo Flores eta Ramon Sagarzazu ere atzeman zituzten, baina bien auziak artxibatu zituen epaileak iaz.

Gaur egun 44 euskal preso daude Frantziako Estatuko espetxeetan.

2017ko urrian Plak Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna libururako emandako elkarrizketa. Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zen orduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.