Euskal presoak

Aske da David Pla euskal presoa, zigorra beteta

21:00ak pasa heldu da Ziburura (Lapurdi) Pla. Kontrol judizialpean egongo da Espainiak eskatutako euroagindu bat ebatzi arte. Mikel Albisuri, berriz, debekatu egin diote Frantzian sartzea.

David Pla —eskubitik hasita, bigarreba—, haren familiarekin, Ziburun. BERRIA
arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 18a
09:29
Entzun

David Pla euskal presoa (Iruñea, 1975). Goizeko lehen orduan irten da Osnyko espetxetik (Frantzia), bost urteko kartzela zigorra beteta. Gaueko 21:00ak pasata heldu da Ziburura (Lapurdi), eta hango elkarte batean egin diote harrera. Familiarekin elkartu da bertan, eta agurra eta lore eskaintza egin diote.

Pla 2015eko irailean atxilotu zuten, Baigorrin (Nafarroa Beherea), Iratxe Sorzabalekin batera. ETAko zuzendaritzako kidetzat jota, bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten hari, eta zazpikoa Sorzabali. Plak eta Sorzabalek epaiketan konponbiderako saioak nabarmendu zituzten, eta esan atxilotuak izan arte Frantziarekin eta Espainiarekin elkarrizketak abiatzen saiatu zirela.

Albisuri debekua Frantzian

Mikel Albisu euskal preso ohiari, berriz, ukatu egin diote Frantziako estatuan sartzeko aukera. Eskakizuna egina zuen bere bikotekide eta euskal preso Marixol Iparragirreri bisita egin ahal izateko, Reauko espetxean (Frantzia) baitago. Epaileak, ordea, ukatu egin du aukera hori. Hogei urteko espetxealdia egiten ari da Iparragirre, eta, Mediabask-ek jakinarazi duenez, irailean Espainiaratu dezakete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.