POLIZIA

Arzuagak salaketa aurkeztu du Jusapol eta Jucil sindikatuen aurka

Apirilaren 4an Eusko Legebiltzarrean eginiko osoko bilkuran atentatua, irainak eta mehatxuak egitea leporatu die legebiltzarkideak elkarteei.

Julen Arzuaga eta Jone Goirizelaia, Gasteizko auzitegiaren atarian. EH BILDU
jon olano
2019ko maiatzaren 2a
07:16
Entzun

1976 eta 1999 artean Poliziak eragindako biktimei aitortza emateko legea moldatzen duen arauari buruzko behin betiko bozketa egin zuten Eusko Legebiltzarreko apirilaren 4ko osoko bilkuran. Bertan, ikusleen artean izan ziren polizia elkarteetako ordezkariak, eta keinuka aritu zitzaizkien EH Bildukoei. Besteak beste, polizia elkarteetako kide batek keinu bat egin zien, eskuarekin: J hizkiaren forma, pistola batena ere iradokitzen duena. Arzuagak "erabateko arbuioa" agertu zien Espainiako segurtasun indarrei, eta "lobby nazkagarria" egitea egotzi zien segurtasun indarren biktimek aitortzarik jaso ez dezaten.

Gero, behin eztabaida amaituta eta legea onartuta, Jusapoleko bozeramaile batek indarkeria tresna politiko gisa erabiltzea egotzi zien Arzuagari eta, oro har, EH Bilduri, eta ETArekin lotu zituen.

(jarraitu irakurtzen, argazkiaren ondoren)


Polizia sindikatuen ordezkarietako bat, hatzarekin Arzuagari keinu egiten. / Jaizki Fontaneda, Foku

Gaur, Gasteizko auzitegian salaketa aurkeztu du Aruzagak  Jusapol eta Jucil sindikatuen aurka: “Delitu larri bat, alegia, indarkeria erabiltzea, egotzi zidan eta ETAko kide izatea ere leporatu zidan”, azaldu du Arzuagak, eta erantsi horrek “irain eta mehatxu larrien biktima izatea” eragin diola sare sozialetan.

Espainiako Poliziako SUP eta SPP sindikatuek auzitara jo zuten apirilaren 8an Arzuagaren aurka, apirilaren 4ko saioan Arzuagak Jusapol polizien elkartearen aurka esandakoak salatzeko. SPPk Estatuko fiskaltzaren aurrean aurkeztu zuen salaketa, "segurtasun indarrak iraintzea eta gutxiestea" egotzita. SUPek, berriz, kontziliazio saio bat erregistratu zuen Gasteizko epaitegi batean, eta 3.000 euroko kalte-ordaina eskatu zion Arzuagari, "kalte moralengatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.