Albistea entzun

EUSKARA

Kike Amonarriz izango da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria

Euskaraldiaren harira Topagunea inoiz baino mugimendu gehiagorekin dagoen garaian hartuko du lehendakaritza Amonarrizek. Elena Lakari hartuko dio lekukoa.

Kike Amonarriz, artxiboko irudi batean./
Kike Amonarriz, artxiboko irudi batean./ Jon Urbe/Foku

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko irailak 27

Arratsaldean egin du batzar nagusia Euskaltzaleen Topaguneak, eta lehendakari berria hautatu dute: Kike Amonarriz (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Azken bost urteetan Elena Lakak izan du kargu hori, eta ez jarraitzea erabaki du, arrazoi pertsonalak tarteko. "Ez naiz iristen. Nire lana daukat, eta indar fisikoak ez dit ematen", adierazi zuen BERRIAn joan den uztailean egindako elkarrizketa batean.

Euskara elkarteen arloan ibilbide luzea egin du Amonarrizek. 1980ko hamarkadaren hasieran Tolosaldea Berreuskalduntzeko Elkartean aritu zen, eta 1990eko hamarkadan, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldean. Elkarte horretatik lanean aritu zen euskara elkarteen bilgune bat sortzeko; alegia, gaur egun Euskaltzaleen Topagunea den erakundea. Gaur egun, Galtzaundiko lehendakaria da Amonarriz.

Euskararen esparruan beste hainbat lanetan ere aritua da. Siadeco Ikerketa Elkartean aritu zen lanean, eta Tolosako Udalean ere bai, euskara teknikari. Telebistan bide luzea egin zuen; Tribuaren Berbak izan zuen azken proiektua, euskara ardatz zuen saioa. Soziolinguistikan lan ugari egindakoa da, dozenaka hitzaldi eta artikuluren bidez. Orain lau urte, Berrikusi eta berrikasi dokumentua aurkeztu zuen, beste zortzi lagunekin batera. Aste batzuk barru liburu bat argitaratuko du, Euskararen bidegurutzetik: azken urteetako artikuluen eta hitzaldien bilduma bat. 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia saria jaso zuen.

Euskaltzaleen Topagunea jardun bete-betean dagoelarik hartu du kargua. Euskaraldiaren bultzatzaile nagusia da Topagunea, Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta bigarren Euskaraldia prestatzen ari da buru-belarri —2020ko udazkenean egingo dute—.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elbira Zipitriaren estatuaren aurkezpena, Gipuzkoako foru jauregian. ©Gipuzkoako Foru Aldundia

Elbira Zipitriaren estatua bat jarri dute Gipuzkoako foru jauregian

Julen Otaegi Leonet

Lehenbizikoz, andre baten eskultura jarri dute jauregiko ohorezko patioan; Gipuzkoaren historiako izen handientzat gordetako espazioa da.

Imanol Pradales Sestao e Areetako metro geltokiak lotuko ditun trenaren aurkezpenan. ©Bizkaiko foru aldundia

Sestaoko eta Areetako metro geltokiak lotuko dituen trenak ez du makinistarik izango

Mikel Garcia Martikorena

Itsasadarraren azpitik igaroko den tren baten bidez, Bilboko Metroko lehenengo eta bigarren lineak lotuko dira.

Hondakin meta bat, eraikuntza baten azpian, Angelun. ©Guillaume Fauveau

Eiffage enpresaren arabera, «ez dago arrisku sanitariorik» Angeluko obran

Oihana Teyseyre Koskarat

Eiffage enpresako komunikazio zerbitzuak BERRIAri esan dio enpresak «ulertzen» duela zabaldutako bideoek eragin «emozioa», baina segurtatu dute hondakin bizigabeak direla.

Ai Laket! elkarteak zabaldu duen pastillaren irudia. / ©BERRIA

MDMA pastillak direlakoan, PMMA atzeman du Ai Laket! elkarteak

Jon Ordoñez Garmendia

Toxikotasun oso handiko droga bat dela ohartarazi du, eta 2015ean zenbait pertsona hil zirela Europan hori hartuta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...