Espainiako bozak

Aske utzi dituzte Voxen aurkako protestan atxilotutako hiru lagunak

Atzo arratsaldean, Voxek Bilboko Atxuri auzoan jarritako hauteskunde kanpaina egiteko gunearen inguruan izan ziren protestak. Hiru atxilotuak 00:30 aldera utzi dituzte aske, eta beste zortzi inputatu ere badaude.

HAMAIKA TELEBISTA / @HAMAIKATB.
Irati Urdalleta Lete.
2019ko azaroaren 7a
12:12
Entzun

Aske geratu dira atzo arratsaldean Voxen aurka protestatzeagatik atxilotutako hiru lagunak. Santiago Abascal buru duen alderdik hauteskunde kanpaina egiteko gune bat jarri zuen Atxurin, eta hainbat herritarrek protesta egin zuten. Hiru pertsona atxilotu zituzten,agintearekiko desobedientzia eta Hauteskunde Legea urratzea egotzita, eta 00:30 aldera utzi dituzte aske. Beste zortzi lagun ere inputatuta daude, hauteskunde askatasunaren aurkako delituarengatik.

Atzo jakinarazi zuten beste sei lagun deklaratzera deitu zituela Fiskaltzak, apirilaren 13an Errenterian (Gipuzkoa) Ciudadanosek emandako mitinean protesta egiteagatik. Ciudadanosek salaketa jarri zuen Espainiako Estatuko Fiskaltzan, eta ezker abertzalea eta Ernai jo zituen gertatutakoaren erantzuletzat. Protesten harira, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa bat abiatu zuen maiatzean, mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin al zuten argitzeko, eta, gutxienez, bederatzi lagun ikertu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.