Noiz sortua: 2020-05-22 13:16:48

Erkorekak gutxietsi egin du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, hitzarmenak ez du zehazten lan erreforma ordezkatzeko arautegirik.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Igor Susaeta -

2020ko maiatzak 22

Zeresana ematen jarraitzen du EH Bilduk, UP Unidas Podemosek eta PSOEk herenegun lortutako akordioak, 2012ko lan erreforma indargabetzeko asmoz adostutakoak. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak garrantzia kendu dio hitzartutakoari, haren arabera ez baitu indarrean dagoena ordezkatzeko arautegirik zehazten. «Beraz, ezer ez esatea bezala da», esan du, Herri Irratian emandako elkarrizketa batean.

Bide batez, Madrilen politika egiten ari dela eta, «harrituta» agertu da koalizio subiranistaren «muturreko aldaketarekin». Nabarmendu du hori bera egiteagatik «traidore» deitu izan diotela EAJkoei. Gogoratu du bera hamalau urtez izan zela  diputatua Espainiako Kongresuan, eta «ezker abertzaleak» EAJ kritikatu izan duela horregatik. «Deitu izan digute espainolak, amore emaileak, eta orain haiek egin nahi dute Madrilen guk beti egin izan duguna: euskal gizartearen onerako akordioak lortzea»

Erkorekaren esanetan, ez daki zein bide egin dezakeen Madrilen hiru alderdiek hitzartutakoak, hiruren artean iritzi «kontraesanezkoak» daudelako. «Batzuek esaten dut akordioa dagoela, besteek ezetz, besteek eduki jakin bat duela, besteek adierazitakoarekin alderatuta diferentea dela».

Dena dela, «hitzartutakoaren literaltasunari» heltzen bazaio, «langileentzat askoz ere okerragoa» dela iruditzen zaio. «Indargabetzen da indarrean dagoena, hutsune normatibo bat sortzen da, eta hori askoz ere okerragoa da langileentzat; oihaneko legea da orduan, eta enpresariak nahi duena egiten du».

Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, EH Bilduk, UPk eta PSOEk hartutako konpromisoaren «helburua» beste bat da. «Nahi izan da mezu esklusiboki komunikatzaile bat artikulatu, eta lortu dute arreta publikoa hor jartzea denbora batez, pare bat egunez, baina gero ikusi beharko da zer ateratzen den honetatik eta non».

Mendia eta «gaitzespena»

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, ezingo luke «gobernua partekatu» EH Bildurekin, ez duelako «gaitzetsi» herenegun gertatutakoa: Patxi Ruizen aldeko panfletoak eta pintura gorria bota zituzten Mendiaren etxeko atarian. Izan ere, Pilar Garrido EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi izateko hautagaiak atzo nabarmendu zuenez, «ezkerreko hiruko bat» osatzea du helburu.

PSE-EEko buruzagiak garrantzia kendu dio herenegun PSOEk eta EH Bilduk hitzartutakoari: «Alderdi Sozialista akordioak lortzeko gai izan da, are Euskadiren historiako garai txarrenetan ere». Hortaz, pentsatzen du Madrilen lortutako akordioak erakusten duela PSOE ez dela alderdi «baztertzaile bat».

 

 

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Guardia bat pertsona bezero bati tenperatura hartzen, saltoki baten sarreran, Panama Hirian. ©Bienvenido Velasco / EFE

Munduan sei milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu birusak

Berria

375.000 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Horien artean 105.000, Ameriketako Estatu Batuetan.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakasle batzuk hizketan, Zarauzko Orokieta herri eskolan, atzo. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Ikasleak ez, irakasleak bai

Irati Urdalleta Lete

Sare publikoko irakasleak itzultzen hasi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, USE prestatzera bueltatu dira ikasleak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna