EUSKAL PRESOAK

Aske utzi dute Marta Igarriz presoa

Gaur atera da Logroñoko espetxetik. Hamabost urte egin ditu kartzelan.

Marta Igarriz presoa senide eta lagunekin, gaur goizean, Logroñoko espetxe atarian. ETXERAT.
maddi ane txoperena iribarren
2020ko irailaren 29a
11:49
Entzun

Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da libre Marta Igarriz euskal presoa. Logroñoko espetxetik (Errioxa, Espainia) irten da goizean, eta harrera egin diote senide eta lagunek espetxe atarian. Hamabost urte egin ditu kartzelan.

2005ean atxilotu zuten Igarriz, eta hamabost urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAren laguntzailetzat jota.2018ko uztailean bigarren gradua eman zioten, eta irailean Castelloko kartzelatik (Herrialde Katalanak) Logroñoko espetxera mugitu zuten. 2019ko urrian, berriz, egun baterako ateratzeko baimena eman zioten. Madrilek EPPK-ko kideei emandako halako lehen aukera izan zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.