Albistea entzun

GERNIKAKO ESTATUTUA

Urkulluk aste honetarako espero du eskumenen lehen blokea eskualdatzeko bilera

Azken egunetan, EAJko buruzagi ugarik nabarmendu dute ekainerako espero dituztela lehen blokeko eskumenak.

Olatz Garamendi sailburua eta Miquel Iceta ministroa.
Olatz Garamendi sailburua eta Miquel Iceta ministroa. J. J. Guillen / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko apirilak 12 12:23

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua negoziatzen ari dira Gernikako Estatutuan jasotako eskumen gehienak Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua. Espainiako Gobernuak bidalitako egutegiaren arabera, lehen blokeko 11 eskumenak martxorako jaso behar zituen Jaurlaritzak, baina prozesua luzatzen ari da.

Testuinguru horretan, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria elkarrizketatu dute Radio Euskadin, eta esan du «aste erabakigarria» izango dela gai horretan, eta espero duela aste honetan bertan biltzea Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak osatutako Transferentzien Batzorde Mistoa, lehen bloke horretako eskumenen inguruko akordioa ixteko. Miquel Iceta Espainiako Lurralde Antolaketako ministroa eta Olatz Garamendi Autogobernu sailburua martxoaren 3an batzartu ziren, eta, orduan, Icetak azaldu zuen apirilean sinatuko zutela lehen blokeko eskumenak emateko hitzarmena.

Urkulluren iragarpena ez dator bat azken egunetan EAJko buruzagi ugarik zabaldu dituzten mezuekin. Izan ere, jeltzaleek adierazi izan dute ezen, Madrilgo erkidegoko hauteskundeak eta txertatze prozesua direla medio, eskumenen eskualdaketa atzeratzen ari zela eta ekain ingururako espero zituztela lehen konpetentziak. «Bost edo sei transferentziako multzo bat dago, udarako egon beharko lukeena. Aste Santurako behar zuen, baina ontzat emango dugu txertaketak atzerapen batzuk eragin dituela», esan zuen Ortuzarrek joan den igandean Noticias taldeak argitaratutako elkarrizketa batean.

Edozein kasutan, lehen multzo horretan egongo da espetxeen kudeaketari buruzko eskumena. Behin hura jasota, Jaurlaritzaren egitekoa izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako kartzela eredu bat diseinatzea. Eredu hori «gizarteratzean eta justizia berrosatzailean» oinarrituko dela adierazia du Urkulluk berak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ione Belarra duela bi aste, Madrilgo hauteskundeetarako kanpainan. ©Victor Lerena / Efe

Belarrak aukera handia du UPko idazkari nagusia izateko

Igor Susaeta

Alderdi moreak Herritarren Batzarrera deitu behar du Pablo Iglesiasen ordezkoa izendatzeko. 'Infolibre' agerkari digitalak plazaratu du albistea, Unidas Podemosen iturriak aipatuz.

Pablo Iglesias, politikari agur esan zion agerraldian, herenegun, Madilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Bipartidismoa amaitu zuena

Igor Susaeta

Unidas Podemoseko liderrak politika utziko duela eta, Iglesiasen alderdikide izandakoek haren ibilia goratu dute. «Erantzunak ematea» lortu duela nabarmendu dute Nagua Albak, David Sotok eta Roberto Uriartek

Iglesias, Madrilgo bozetako kanpainako ekitaldi batean. ©David Fernandez / Efe

Piztutakoa itzali aurretik, badoa

Iosu Alberdi

Iglesiasek eta bestek 2014an sortu zuten Podemos, M-15 mugimenduaren abaroan. Sei urtean, presidenteorde izatera iritsi da, baina, jada batzen laguntzen ez duelakoan, agur esan dio politika instituzionalari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.