Albistea entzun

Eskumen loraldirik ez udaberrian

Martxorako agindutako eskumenak ez ditu uda aurretik jasoko Jaurlaritzak. EAJk izurriari eta Madrilgo bozei egotzi die atzerapena
Aitor Esteban EAJko diputatua, Espainiako Kongresuan.
Aitor Esteban EAJko diputatua, Espainiako Kongresuan. CHEMA MOYA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko apirilak 10

2021eko udaberrian ere ez. Gernikako Estatutuak 42 urte beteko ditu aurtengo urrian, eta urte kopuru bera emango ditu erabat betetzeko zain. Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua egutegi baten gainean ari dira lanean Jaurlaritzari dagozkion baina oraindik Madrilen kudeaketaren pean dauden eskumen gehienak Jaurlaritzaren esku uzteko, baina egutegi horren lehen blokearen transferentzia ez da beteko iragarritako epeetan; martxorako jaso behar zituen 11 eskumen —horien artean, espetxeen kudeaketa—, baina begirada ekainean jarria du EAJk.

Atzo, Aitor Esteban EAJko diputatuak Madrilgo erkidegoko hauteskundeei egotzi zien atzerapenaren ardura; Herri Irratian esan zuen ez dela «aztia» izan beharrik jakiteko Gernikako Estatutuaren eskumenen eskualdaketan ez dela «mugimendurik» egongo maiatzaren 4ko hitzordua igaro arte: «Uste dute ildo horretan eginiko edozein mugimenduk eragina izan dezakeela hauteskundeetan. Tamalez, horrela dira gauzak».

Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eman zuen atzerapenaren berri igandean, Noticias taldean eginiko elkarrizketa batean: «Bost edo sei transferentziako multzo bat dago, udarako egon beharko lukeena. Aste Santurako behar zuen, baina ontzat emango dugu txertaketak atzerapen batzuk eragin dituela». Ildo beretik mintzatu zen astelehenean Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria asteartean, Euskadi Irratian: «Atzerapen teknikoak aipatzen dituztenean, beldurtu egiten naiz. Hori entzun dugu azken 40 urteetan PSOEren eta PPren gobernuetatik, eta sarri aitzakia ederra izan da beste erabaki politiko batzuk ez hartzeko. Orain diote ekain bukaerarako egon daitezkeela udaberrirako aurreikusita zeuden transferentziak. Badirudi pandemiari eta txertoen problemari egozten diotela atzerapena. Hori horrela bada, hain txarto ere ez».

Jaurlaritzako iturriek ez dute datarik zehaztu nahi, baina espero dute eskumenen transferentzia hori lehenago gauzatzea; negoziazioak «aurreratuta» badaude, Jaurlaritzak azaldu du horiek ez daudela erabat itxita, eta epeak betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Kontuak kontu, azken bi urteetan, atzerapen baten kronika izan da Jaurlaritzari falta zaizkion eskumenen transferentziarena. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentetzara heldu zen 2018ko ekainean, eta 2019ko urtarrilean aurkeztu zion Jaurlaritzari 37 eskumenetik 33 eskualdatzeko egutegi bat. Espainiako Gorteetarako bi hauteskundeek —2019ko apirilean eta azaroan—, Eusko Legebiltzarrekoek —2020ko uztailean— eta COVID-19aren izurriak moteldu egin dute prozesua, baina, aldagai baten eta bestearen artean, bi urte igaro dira transferentzia horietan apenas pausorik eman gabe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©EUSKALTZAINDIA / BERRIA

Pentsalari poliedrikoa

Igor Susaeta

Federiko Krutwigen jaiotzaren mendeurrena da gaur. Erreferentziazko intelektuala izan zen, eta haren ibili oparoko lan garrantzitsuenetako bi dira Euskaltzaindia berritzeko proposamena 1949an, eta ETAren V. Biltzarreko txostenak.

Justizia errestauratiboaren alde egin du Artolazabalek

Berria

Biktimek eta espetxe ereduak ez dutela zertan antagonikoak izan adierazi du Eusko Legebiltzarrean
Hamaika Gara kanpainaren agerraldia atzo Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ/FOKU

Mobilizaziora deitu du Gure Eskuk, Bilbon

Maialen Arteaga

Uztailaren 3an egingo da, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza «politiko eta kulturala»izango da. Hamaika Gara sinadura bilketatik abiatuta, beste egitasmo batzuk hasiko dira gaur zortzi

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.