Albistea entzun

Homofobia

Hondartza transmaribollo komunitatearena ere badela aldarrikatu dute Donostian

Igandean eraso bollofobo bat izan zela salatzeko, zenbait lagun biluzik bainatu da Ondarreta hondartzan. Horrelako biolentziaren aurka «kolektiboki irmo eta gogor» erantzuten jarraituko dutela iragarri dute.

Ondarretako hondartzako ekintza zuzena. /
Ondarretako hondartzako ekintza zuzena. / BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2022ko maiatzak 18 13:00

Atzo arratsaldeko lehen orduan, zenbait lagunek ekintza zuzen bat egin zuten Donostiako Ondarretako hondartzan: biluzik bainatu ziren, hondartza transmaribollo komunitatearena ere badela aldarrikatzeko. Igandean eraso bollofobo bat izan zen hondartza horretan, eta, horren aurka, hondartza «hartu» zuten: «Gurea den espazio baten jabe egiteko berriro». Ohar batean adierazi zuten igandekoa ez zela soilik eraso homofobo bat izan.

«Eraso lodifobo, matxista, putofobo, klasista, faxista izan zen. Gizarteak era honetako erasoak babesten dituen heinean, Donostiako hondartzak gizon heteroen espazio bilakatzen dira. Hau da Donostiako postala», adierazi zuten. «Utzi Kursaala ortzadarrez margotzeari! Ez izan erasotzaileen konplize! Erantzun dezagun kolektiboki erasoen aurka!! Gora borroka transfeminista! Gora transmaribollo komunitatea!»

Ikusi gehiago: «Borrokatzeko garaia da»

Oharrean ere salatu zutenez, asteburuan, Uribarri Ganboako urtegian (Araba), hondartza nudistan, bi lagun harrikatu zituzten «marikoi zikinak» oihu artean.

Donostiakoan eraso bat baino gehiago izan ziren. Lehenengo, argazkiak atera zizkieten uretatik ateratzen ari ziren emakume batzuei, «iruzkin eta begirada batzuk egiteaz gain». Hori ikusi eta argazkiak atera zituenari horiek ezabatzera behartzera joan zirenean, surfa egitera zihoan gizon bat etengabeko eraso berbalean hasi zen, argazkiak atera zituztenak defendatuz eta esanez itxura horrekin ez harritzeko jendeak argazkiak ateratzen bazizkien.

«Lesbiana zikin horiek». «Ez zarete batere femeninoak». «Joan zaitezte guraizearena egitera». Horiek izan ziren egin zizkieten irain askotarikoetako zenbait. Mehatxuak ere egin zizkieten, eta, salatzaileen hitzetan, ez zuten inguruan zituztenen inongo babesik jaso.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Milaka lagun elkartu dira gaurko mobilizazioan Bilbon. ©Monika del Valle / Foku

Osakidetza «desegiten» ari dela salatu dute sindikatuek Bilbon

Berria

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestazioa, eta milaka lagun elkartu dira. Osasun publikoaren alde egin dute, eta hura pribatizatzeko joera gaitzetsi.

 ©BERRIA
Miarritzeko harrotasunen martxa, atzo. ©BOB EDME

«Mugak hausteko» harrotasunez hartu dituzte Miarritzeko karrikak

Oihana Teyseyre Koskarat

Ehunka lagun bildu dira harrotasunaren martxan. LGTB komunitateko eragileek nabarmendu dute gora egin dutela horien kontrako erasoek

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain - Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...