Albistea entzun

Prezioak

Inflazioak gora egin du apirilean, erregaien ondorioz

Iazko apirileko deskontuaren eta argindarra gutxiago merkatzearen eraginez, Espainiako inflazioa %3,3tik %4,1era igo da.

Gasolindegi bat iazko ekainean, prezioek goia jo zutenean.
Gasolindegi bat iazko ekainean, prezioek goia jo zutenean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko apirilak 28 12:02

Egutegiaren efektuak inflazioaren gorakada ekarri du Espainian. INE estatistika erakundearen arabera, zortzi hamarren egin du gora urte arteko inflazioak, %3,3tik %4,1era.

Bi arrazoi eman ditu INEk horretarako. Lehena da iazko abenduan erregaiak merkatu egin zirela, orduan jarri baitzen indarrean Espainiako Gobernuak erregai litroari emandako deskontua, hogei eta 25 zentimo artekoa. Deskontu horrek gasolina nabarmen merkatu zuen iazko apirilean, eta halakorik ez da gertatu apiril honetan.

Hego Euskal Herrian, batez beste, 1,677 euro kostatu da gasolina litroa apirilean, eta 1,535 gasolioa. Deskontua kontuan hartuz gero, duela urtebeteko antzeko prezioak dira.

Bigarren arrazoia da argindarra ez dela merkatu 2022ko apirilean merkatu zen adina.

Kontrara, INEk aurreratu du elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak aurtengo apirilean ez direla garestitu iazkoan bezainbeste. Elikagaiak %15etik gora garestitu dira azken urtean, baina igoera hori apaltzen hasiko dela uste du Espainiako Gobernuak.

Elikagai freskoak eta erregaiak kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioak, berriz, beherakada nabarmena izan du apirilean, oraindik oso handia bada ere. Zehazki, martxoko %7,5etik apirileko %6,6ra igaro da.

Maiatzaren 12an zabalduko ditu datuak INEk, eta orduan jakingo da zer gertatu den Hego Euskal Herrian ere. Martxoan %3,4koa izan zen, eta %15,8 elikagaiena.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean
 ©BERRIA

AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Imanol Magro Eizmendi

Langileen datuekin elikaturiko algoritmoak eta adimen artifiziala bete-betean sartu dira lan harremanetan. Zein langile hartu, zein kaleratu eta halako erabakiak programa informatiko baten ondorioen menpe egon daitezke. Ikerlariek diote haien ustezko objektibotasuna ez dela erreala.
Langile bat eskuak aurpegian dituela, atsekabe keinua egiten, ordenagailuaren aurrean. ©CCO

Ostikada digitalaz kaleratuak

Iñaut Matauko Rada

Mezularitza tresna berrien bidezko kaleratzeak ugaritzen ari dira azkenaldian, eta sindikatuetako zerbitzu juridikoek nabarmendu dute modu hori ez dela legezkoa.
 ©CCO

Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Iñaut Matauko Rada

Mundu hiperkonektatu honetan, gero eta zailagoa da etengabeko interakziotik ihes egitea. Hegoaldean, 2018ko eskubide digitalen lege organikoak dio langileek eskubidea dutela lanetik kanpoko deiei eta mezuei ez erantzuteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.