Proiektuaren etorkizuna bermatzeko, eta aurrerantzean ere euskal kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiteko, beste 3.000 BERRIAlagun behar ditu BERRIAk urtea amaitzerako; irakurleen eta euskaltzaleen babes ekonomikoa funtsezkoa baitu proiektua bideragarri izateko eta independentziari eusteko.
2025a amaitzerako kopuru horretara heltzea erronka bat da egunkariarentzat, eta, hura lortzeko, beharrezkoak ditu bidelagun estrategikoak. Horregatik abiatu du kanpaina berezi bat haiekin batera: Eskutik eskura BERRIA. Jada zenbait eragilek bat egin dute kanpainarekin, besteak beste AEK-k. Hori dela eta, erakundea osatzen duten ikasle eta langileek eskaintza berezia izango dute BERRIAlagun egitean.