Urriaren 1ean ospatuko da Oreretan Gipuzkoako Ikastolen jaia, Kilometroak, eta BERRIAk parte hartze berezia izango du jai horretan. Lankidetza akordioa berritu berritan, BERRIAk leku berezia izango du Zamalbide gunean, eta hainbat emanaldi babestuko ditu.
Erriola lelopean egingo da 2023ko Kilometroak jaia, eta urriaren 1ean ospatuko da Oreretan Kilometroak jaia. BERRIA bertan izango da, Gipuzkoako Ikastolen jaian, hainbat gune eta espaziotan bere ekarpena egiten. Hasteko, BERRIA Zamalgunen egongo da goiz guztian, Erronka jolasarekin. Erronka jolasa egitasmo jostagarri bat da: puzzle bat osatu behar da minutu bat baino gutxiagoan. Parte hartzen dutenek bizikleta elektriko bat irabazteko aukera izango dute. Jarraitzeko, haurrentzako nahiz familientzako beste bi ekintza babestuko ditu. Izan ere, batetik, 12:30ean, Esmalteria gunean Garikoitz C. Muruak grafiti tailerra egingo du, eta, 14:00etan, Lur Korta ipuin kontalariak etxeko txikienei belarrira xuxurlatuko dizkie hainbat kontakizun eta historia.
Urriaren 1ari begirako hitzarmenak, ordea, urte osoko lankidetzari bidea eman dio. Izan ere, Orereta ikastolarekin batera, eta Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren 20. urteurrenaren karietara, astebeteko egitarauan parte hartu zuen BERRIAk hainbat egitasmotan.