Euskalgintza eta euskal kultura sustatzeko konpromisoak batzen ditu, besteak beste, Elkar eta BERRIA; eta horrexegatik hartu dute indarrak batzeko erabakia. Izan ere, beste 3.000 BERRIAlagun lortzeko helburua du BERRIAk urtea amaitzerako, kide gehiago erakartzeak modua emango baitu euskarazko egunkari nazionalak etorkizuna izan dezan. Eta xede hori lortzeko bidean funtsezko bidelagun izango du Elkar.
Horretaz gain, bi eragileek adostu duten hitzarmena dela eta, Elkarren komunitateko kideek eskaintza berezia baliatzeko aukera izango dute BERRIAri ekarpena egitean.