Joan den udaberrian jarri zuen martxan BERRIAkEzer ez eta festa podcasta, hizkuntzaren gaineko askotariko gaien inguruko gogoetak eta jakingarriak zabaltzeko. Podcastaren atal guztiak entzungai daude BERRIAren webgunean eta ohiko plataformetan, eta, orain, beste saio bat egingo dute, zuzenean, Hernaniko Sandiusterri aretoan.
Gainera, oso saio berezia izango da, podcast eta bertso saio hibridoa izango baita: Nerea Ibarzabalek eta Maialen Lujanbiok bertsotan komentatuko dituzte, tarteka-tarteka, Irene Arrarats eta Maialen Berasategi podcastaren aurkezleek esandakoak.
Dobera euskara elkarteak eta Hernaniko Udalak antolatu dute saioa, Euskaraldiaren barruan, eta maiatzaren 25ean izango da, 12:00etan.