Ezer ez eta festa

Ezer ez eta festa

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.

Ezer ez eta festa

Galdetzen badidate, ez dakit

2025eko abenduaren 2a

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan.

Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatutako saio berezia.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

00:00:00 00:00:00
ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Su bat itzali eta beste bat piztu

Osakidetzako langileen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak mahai sektorialetik kanpo hitzartutako itunak gainerako langileen haserrea eragin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak su bat…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bai, PAI programatik ere atera daiteke

PAI programa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %60k programatik ateratzeko bidea hasi dute, baina oraindik ikastetxe gehiagok dute eskaria egiteko aukera. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte…

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Teila

Esan ohi da ez dela etxea teilatutik hastea komeni, baina batzuetan ez dago beste erremediorik. Teilak ematen baitio izena teilatuari, nahiz eta baden, jakina, teilarik gabeko teilaturik, nola baden teilaturik gabeko teilarik. Teilena izan zen,…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ezustekoa Bizkaiko EAJn

Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko hauteskundeen ondotik, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia.…

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikurrina hemen ere

Iribarrek eta Kortabarriak berriz atera zuten atzo 1976ko ikurrina gogoangarri hura. Artean debekaturik zegoela, euskaldunon memorian iltzatuta geratu zen bi futbolarien balentria. Euskal Herrian bizi ginenean, aldiro jartzen genuen ikurrina…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA