Martxan da komunikazioko GRALen BERRIA sariketa

BERRIA egunkariak, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen III. BERRIA sariketa antolatu du. Saridunaren lana BERRIAren euskarrietan hedatuko da, egileari egingo zaion elkarrizketarekin batera.

(ID_17078172449445) BERRIA erredakzioan
BERRIA
2024ko otsailaren 13a
11:00
Entzun

Parte hartzaileek EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduko nahiz Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasle edo ikasle ohiak izan beharko dute, eta gradu amaierako lana 2023an egina eta aurkeztua izan beharko dute, euskaraz, gutxienez 9ko kalifikazioarekin.

Saria ebazteko, epaimahai misto bat eratuko da: batetik, BERRIAko hiru lankide izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza graduko eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko bi irakasle.

Lanaren interesa baloratzeko, epaimahaiak honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan: komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena, euskarari dagokion narratibaren kalitatea, edukien alderdi formalen eta estetikoen erabilera zuzena, eta zorroztasun metodologikoa.

Martxoaren 29a izango da lanak bidaltzeko azken eguna, eta maiatzean ebatziko da nor den sariduna.

Deialdiaren oinarriak eta informazio guztia hemen irakur daitezke.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.