Azalore egosia, urdaiazpiko eta ziazerba kremarekin

GARI GARAIALDE  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

Azalore txiki bat.

Ziazerba poltsa bat.

Urdaiazpikoa 200 gr.

Esne gaina 200 ml.

Oliba olioa.

Gatza.





Azalorea garbitu, eta kontu handiz pusketa txikietan zatitu, ahalik eta pusketa berdintxuenetan.

Lapiko bat urez bete, eta gatz pitin batekin irakiten jarri. Irakiten hastean, azalore pusketak gehitu, eta su bizian hamabost bat minutuz irakin. Ondoren, ur freskoz beteriko hontzi batera atera, azalorearen egoste prozesua eteteko. Minutu pare baten ondoren, erretilu batera atera eta gorde.

Lapiko zabal bat hartu, eta oliba olio txorrotada batekin berotzen jarri. Urdaiazpikoa zati txikietan moztu, eta bertara bota. Minutu batez frijitu, eta, ondoren, ziazerbak gehitu. Poltsako ziazerbak garbiak egoten dira zuzenean erabiltzeko. Ziazerben tamaina txikitzean buelta pare bat eman lapikoan bertan, eta esne gaina gehitu. Irakiten hastean, hiru edo lau minutuz gehiago irakin, esne gainak krema itsura hartu arte.

Azkenik, erretilu handi batera dena atera, eta mahaira zerbitzatzeko prest dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.