AEBek ez dituzte diesel esportazioak etengo

G7ko herrialdeek 100 milioi upel petrolio merkaturako dituzte, erregaien garestitzea arintzeko eta inflazioa geldiarazteko.

Petrolio findegi bat Houstonen, AEBetan. CARLOS RAMIREZ / EFE
Petrolio findegi bat Houstonen, AEBetan. CARLOS RAMIREZ / EFE
jokin sagarzazu
2026ko urriaren 3a
10:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donald Trumpek baztertu egin du AEBek diesel esportazioak hiru hilabetez debekatzeko aukera, G7ko herrialdeek —tartean AEBek ere— 100 milioi upel petrolio merkaturatuko dituztela adostu ondoren, erregaien garestitzea arintzeko eta inflazioari eusteko. Berehala hasiko dira erreserbak askatzen, eta lau hilabeteko epean egingo dute hori.

G7k, gainera, findegien mantentze lanak koordinatuko ditu, produkzioa eten ez dadin, eta diesel gehiago ekoizteko eskatu die fintze gaitasun handiena duten herrialdeei.

Erabakia txalotu du Trumpek, eta, bereziki, G7ko Europako herrialdeek ere euren erreserbak erabiltzea. AEBetako diesel esportazioak eteteko aukeraz, berriz, esan du inoiz ez zuela halakorik aurreikusi, nahiz eta azken egunetan hiru hilabeteko debekua ezartzeko aukera behin eta berriz aipatu duen.

Bozak gertu

Dieselaren horniduran dagoen arazoari erantzun nahi diote horrela G7ko kideek. Errusiaren esportazioak murriztu egin dira Ukrainako erasoek haren findegietan eragindako kalteengatik, eta Persiar golkoko herrialdeenak ere nabarmen jaitsi dira Irango gerraren ondorioz eta horrek Ormuzko itsasartean eragin dituen blokeoengatik. Horren ondorioz, dieselaren eskaintza murriztu egin da, eta nabarmen garestitu.

Horrek eragin zuzena izan du inflazioan, bai Europan bai AEBetan, erregai hori funtsezkoa baita garraioan eta industrian. Nekazarien eta garraiolarien artean sortutako haserrea handitzen ari da AEBetan, eta erregaien prezioak kezka iturri bihurtu dira Trumpen gobernuarentzat, azaroan egingo diren legealdi erdiko hauteskundeei begira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA