Inflazioa %3,3ra igo da apirilean

Hamarren bat igo da, gasa eta elikagaiak garestitu direlako. Azpiko inflazioa, aldiz, %2,9ra jaitsi da.

Bi eltze, sutan. Gasa izan da inflazioa igo izanaren arrazoietako bat. RAUL BOGAJO / FOKU
Bi eltze, sutan. Gasa izan da inflazioa igo izanaren arrazoietako bat. RAUL BOGAJO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko apirilaren 29a
10:35
Entzun

Inflazioa hamarren bat handitu da apirilean, eta, urte arteko alderaketa eginez gero, %3,3 igo da. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, elikagaien eta gasaren garestitzeak eragin du igoera hori. Bi aldagai horiek argindarraren merkatzeak baino eragin handiagoa izan dute. Espainiako datu aurreratua da. Maiatzaren 14an zehaztuko dituzte produktuen arabera, eta orduan jakinaraziko dute Hego Euskal Herriko KPIa ere.

Aurreratu dituzten datu horiek baieztatuz gero, azpiko inflazioa lau hamarren jaitsi da apirilean. %2,9raino egin du behera, eta, ondorioz, inflazio datu orokorraren azpitik legoke. Bi urte igaro dira prezioen aldiroko aldakortasun nabarmena duten erosketa saskiko gaiak baztertuz kalkulatzen den indizea inflazio orokorraren azpitik egon zen azken alditik.

Otsailean %2,8ra jaitsi ondoren, inflazioak bigarren hilabetea du %3tik gora. Martxoan lau hamarren igo zen, eta apirilean goranzko joerari eutsi dio. Apirileko datua urte hasierakotik oso gertu dago (%3,4), eta urte osorako espero zenaren gainetik. Espainiako Ekonomia Ministerioak ohar bidez azaldu duenez, gasaren eta elikagaien garestitzeak eragin du igoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.