Hego Euskal Herriak badu eskarmentua greba orokorretan. Hamarkadaz hamarkada, garaian garaiko gatazken eta aldarrikapenen erakusleiho izan dira horiek, baita gizartearen ezinegonaren neurgailu ere. Biharkoa, hala, 1979tik hona egindako 31. deialdia izango da.
1970eko hamarkadaren amaieratik 2000koaren hasierara arte, greba orokorrak ohikoak izan ziren Hego Euskal Herrian, gehienak gatazka politikoaren testuinguruan. 1979an, esaterako, lau egin zituzten urte bakarrean. Hurrengo urteetan, baina, grebak urritu egin ziren, nahiz eta ez ziren desagertu.
2008ko krisi ekonomikoak beste ziklo bat ireki zuen, eta ordutik, askotariko aldarrikapenak egin izan dituzte langileek: murrizketen aurkako protestak izan dira, mugimendu feministaren aldekoak ere bai, baita Palestinako sarraskiaren salaketak ere, besteak beste.
hEGO eUSKAL HERRIKO AZKEN GREBA OROKORRAK
Â
2009KO MAIATZAREN 21A. Orduko krisialdi ekonomikoak eragin zuen enplegu galera salatzeko, gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek greba orokorrera deitu zuten. «Euskal Herritik bertatik krisia gainditzeko tresnak» eskatu zituzten. PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iritsi berria zen, Patxi Lopez lehendakari zela.
2010EKO EKAINAREN 29A.
 PSOEko Jose Luis Rodriguez Zapatero buru zuen Espainiako Gobernuak proposatutako lan erreformaren aurkakoa izan zen greba. Bi deialdi izan ziren; batetik, ELAk, LABek eta, oro har, sindikatu abertzaleek egindakoa, eta, bestetik, CCOOk eta UGTk egindakoa.Â
2010EKO IRAILAREN 29A.
Orduko horretan ere lan erreforma izan zen mobilizazioaren ardatza, baina baita pentsio sistemarena ere. Espainiako Gobernuak bere asmoen berri eman zuen, eta, horiek geldiarazteko asmoz, CCOOk eta UGTk deitu zuten grebara Espainian. Hego Euskal Herrian ere egin zen greba, baina ELAk eta LABek ez zuten bat egin. Nafarroan eta Araban izan zuen eraginik handiena.
Â
2011KO URTARRILAREN 27A.Â
Pentsio sistemaren erreformaren aurka deitu zuen grebara Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak. CCOO eta UGT ez ziren batu; egun horretan onartu zuen Zapateroren gobernuak pentsioen erreforma, hain zuzen ere, bi sindikatu horien babesarekin. Erreforma horren bitartez, pentsiodun izateko gutxieneko adina eta pentsio osoa jasotzeko kotizatu beharreko urteak handitu egin ziren; besteak beste, erretiratzeko adin ofiziala 65 urtetik 67ra atzeratu zuten.
2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorreko manifestazio bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Â
2012KO MARTXOAREN 29A. Espainiako Gobernuak —PPko Mariano Rajoyrenak— ezarri zuen lan erreformaren kontrakoa izan zen greba. ELAk, LABek eta beste sindikatu txikiagoek deitu zuten Hego Euskal Herrian, eta ondoren, Espainiarako deialdia egin zenean, baita CCOOk, UGTk eta beste batzuk ere.
2012KO IRAILAREN 26A. 2009an piztutako krisi ekonomikoa oso gogor jotzen ari zen oraindik, eta Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketa berrien kontra greba orokorrera deitu zuten Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT, CNT, Hiru eta EHNE sindikatuek, beste gizarte eragile batzuekin batera. CCOOk eta UGTk ez zuten bat egin, beste deialdi bat prestatzen ari zelako —aste batzuk geroago deitu zuten grebara—. Martxokoaren pareko erantzuna izan ez zuen arren, manifestazio jendetsuak izan ziren hiriburuetan. Iruñean, Espainiako Poliziak oso gogor egin zuen manifestarien aurka, tartean Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuaren aurka.
Espainian, Portugalen, Zipren eta Maltan deitu zuten grebara, eta beste herrialde batzuetan ere egin zituzten protestak: Frantzian, Italian, Grezian... Orduko krisialdiaren ondorioz Europako Batasunak eta gobernuek ezarri zituzten neurrien kontrakoa izan zen. Hego Euskal Herrian, CCOOk, UGTk, LSBk eta gizarte talde batzuek deitu zuten, eta ESKren, CNTren eta CGTren sostengua izan zuen. Nafarroan izan zuen eraginik handiena, bereziki Erriberan.Â
2013KO MAIATZAREN 30A.Â
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru eta CNT sindikatuen txanda izan zen. Euskal Herriarentzat «eredu ekonomiko eta sozial berria eta propioa» eskatu zuten. Greba hori mugarri izan zen, halaber, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunasortzeko prozesuan.
2018KO MARTXOAREN 8A.Â
Krisiaren gogorrena pasatuta, beste mobilizazio ziklo bat hasi zen. 2018ko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, grebara deitu zuten hainbat herrialdetan. Hego Euskal Herrian, mugimendu feministak «planto» egitera deitu zuen lau arlotan: lanean, zaintzan, irakaskuntzan eta kontsumoan. Oihartzun oso handia izan zuen.
M-8ko manifestazioa, Bilbon, 2018an. FOKU
2019KO MARTXOAREN 8A. Bigarren aldiz deitu zuten greba feministara Euskal Herrian eta nazioartean. «Bizitza erdigunean» jartzeko eskaria egin zuten, eta zaintzaren arloko desorekak azpimarratu zituzten.
2020KO URTARRILAREN 30A. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egin zuen grebarako deialdia, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko. Esparru askotariko jendea batu zen: pentsiodunak, emakumeak, langileak eta gazteak, esaterako. Pandemia baino aste batzuk lehenago izan zen.
2023KO AZAROAREN 30A. Hirugarren greba orokor feminista egin zen egun horretan, baina Hego Euskal Herrian soilik. Mugimendu feministak deitu zuen, gehiengo sindikalaren babesarekin. «Bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa» aldarrikatu zuten.
2025EKO URRIAREN 15A.Palestinako herriari elkartasuna adierazteko deitu zuten grebara Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek. Dena den, ez zen argazki bateraturik izan: ELAk bere aldetik egin zuen protesta; eta LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek, berriz, elkarrekin.
Manifestazio sindikala Palestinaren alde, Donostian, 2025eko urriaren 15ean. JON URBE / FOKU
Â
2026KO MARTXOAREN 17A.Gutxieneko soldata propioa eskatzeko egin zen azken greba orokorraHego Euskal Herrian. ELA eta LAB sindikatuek antolatu zuten, Hegoaldeko gobernuak eta patronalak gutxieneko soldata propioaren alde konprometitu zitezen eta eskumen hori lortzeko Madrili presioa egin ziezaioten.