Maderas de Llodioko langileek bitartekari aritzeko eskatu diete instituzioei

Erakundeei lan gatazkan esku hartzeko eskatu diete, zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez itxi ondoren.

Kaleratzeak salatzeko Maderas de Llodioko langileek egindako manifestazioa, iaz, Laudion (Araba). ENDIKA PORTILLO / FOKU
Kaleratzeak salatzeko Maderas de Llodioko langileek egindako manifestazioa, iaz, Laudion (Araba). ENDIKA PORTILLO / FOKU
aitor biain
2026ko urtarrilaren 26a
15:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maderas de Llodioko langileek erakundeen atea jo dute berriro, eta lan gatazkan esku hartzeko eskatu diete, Laudioko (Araba) enpresako zuzendaritzarekin konponbide bat adosten lagundu diezaieten. Bi aldeen artean bitartekari lanak egiteko eskatu diete, enpresak enplegua erregulatzeko espedientearen inguruko negoziazioa «alde bakarrez» ixtea erabaki ondoren.

Langileen ordezkariek azaldu dutenez, instituzioei eskatu diete ez ikusiarena egiteari uzteko eta lan gatazkan inplikatzeko, irizten baitiote erakundeetako ordezkariek badituztela moduak enpresari exijitzeko negoziazioei berriz ekiteko. Izan ere, sindikatuek salatu dute enpresak uko egin diola langileen ordezkariekin hitz egiteari. Eta, adierazi dutenez, langileek jarrera malgutu badute ere, zuzendaritzak negoziazioa jarri du marra gorritzat, hori delakoan lan gatazka konpontzeko «modu bakarra».

Enpresak iazko irailean eman zuen erregulazio espedientearen berri, «produktibitate eta antolaketa arrazoiak» argudiatuta. Haren asmoa da Laudioko lantegiko produkzioaren %40 Garnica taldearen beste zentro batzuetara eramatea eta hango plantako 39 langile kaleratzea. Erabaki horri aurre egiteko, langileak greba mugagabean daude irailaren 22tik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.