Esportazioek %2 egin dute behera Hego Euskal Herrian urteko lehen lau hilabeteetan

Eustat eta Nastat erakundeek emandako datuen arabera, inportazioak %5 handitu dira apirila bitarte. Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Italia dira euskal enpresen merkatu nagusiak.

Gasteizen berriki hasi dira ibilgailu elektrikoak ekoizten, baita Iruñeko VWen fabrikan ere. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Gasteizen berriki hasi dira ibilgailu elektrikoak ekoizten, baita Iruñeko VWen fabrikan ere. ENDIKA PORTILLO / FOKU
joxerra senar
2026ko ekainaren 23a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nazioarteko merkataritzaren tentsioak Hego Euskal Herriko enpresen esportazioetan islatu dira. Eustat eta Nastat estatistika erakundeek apiril arteko datuak eman dituzte. Lau lurraldeetako enpresek atzerrian saldutako produktu eta zerbitzuak %2 beheratu dira urteko lehen lau hilabeteetan, iazko datuekin alderatuta. Inportazioek, aldiz, %5 egin dute gora.

Dena den, kanpo merkataritzako balantzea positiboa da oraindik ere, euskal enpresek esportatutakoa atzerritik erositako salgaien bolumena baino 1.575 milioi euro handiagoa izan baita urtarriletik apirilera bitarte. Urtebetean %3,5 beheratu da alde hori.

Euskal enpresen merkatu nagusiak Alemania, Frantzia, Erresuma Batua eta Italia dira. Gasteizko Mercedesen eta Iruñeko Volkswagenen lantokietan ekoitzitako automobilak dira gehien esportatutako produktuak (3.431 milioi euro) eta hari loturik autogintzako osagaiak (610 milioi euro).

Inportazioei dagokienez, Alemaniatik inportatzen da produktu gehien, eta, ondoren, Txinatik. Autogintzatik inportatzen da produktu gehien, batik bat Alemaniatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA