Hondamen meteorologikoak

"Hondamen meteorologikoak" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Josep Solano

2022ko abenduak 29

Talde bat Fukushimako zentral nuklearra bisitatzen, Okuman (Japonia).
Ia hamabi urte dira tsunami batek hondamendi nuklear bat eragin zuela. BERRIAk bisita egin du zentralera, hondatutako eremua garbiketa lanei esker poliki-poliki leheneratzen ari den honetan.

Ion Orzaiz

2022ko urriak 29

Klima aldaketaren eragina gero eta nabariagoa da mundu osoan. Parisko Hitzarmeneko konpromisoak betetzetik urrun dira gobernuak, eta, egungo erritmoan, hondamendiak ugaritu eginen dira.

Iñaut Matauko Rada

2022ko uztailak 19

Bero oldeak Bilbon utzitako tenperaturak.

Tenperaturek markak hautsi zituzten atzo. Osakidetzak 184 larrialdi dei izan ditu azken egunetan tenperatura beroengatik, eta kaltetuetako 83 ospitalean artatu behar izan dituzte. Sute bat piztu da Areson, baina suhiltzaileek kontrolpean dute jada.

Berria TB

2022ko uztailak 4

Gutxienez hamazpi dira Dolomitetako glaziarrean desagertuak

Ezbehar larria izan zen atzo Dolomitetan, Italian. Marmolada glaziarraren zati bat jausi egin zen arratsalde hasieran. Gutxienez sei pertsona hil dira –hiru italiar eta txekiar bat identifikatu dituzte oraingoz–, zortzi zauritu dira —horietako bat larri— eta beste hamazazpi desagertu egin direla uste dute eskualde horretako larrialdi zerbitzuek.

Gehiago ikusi

Publizitatea