Ipuingintza eta ahozkotasuna

"Ipuingintza eta ahozkotasuna" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ainize Madariaga

2022ko azaroak 6

Maddi Ariztia lehena da xutik ezkerretik hasita. Bertze muturrean da, berriz, Pedro Ariztia senarra. Seme zaharrenak —erdian— egun horretan eman zuen lehen meza. Ageri diren gainerakoak ere haien seme-alabak dira; orotara bederatzi ukan zituzten.
Maddi Ariztia ipuin biltzailea izan zen Saran, «istorio-erraile» onei bildu zizkienak paperean etzan zituen Aita Donostiak akuilaturik. Ezezaguna den folklorista hau, alta, «bide urratzaile» gisa daukate aditu guziek.

Itsaso Jauregi

2022ko azaroak 5

San Fermin ikastolako ikasleak, atzo, Ainara Azpiazuk Iruñean eskaini zuen ilustrazio tailerrean.
'Ipuingarria izango da' egitasmoan parte hartu dute San Fermin ikastolako haurrek. Karrikiri elkarteak antolatuta, ilustrazio tailerra eta ipuin kontaketa izan dituzte Kondestablearen jauregian.

Naroa Torralba Rodriguez

2022ko urriak 15

<em>Harriak, jostorratzak eta zauriak</em> lana aurkeztu du Mireia Delgadok.
Ipuin kontalaritzan dihardute Mireia Delgadok eta Maider Alzelaik. Helduei saioak egiteko zirkuitu bat irabazi berri dute. Garrantzitsutzat jo dute euskaraz kontatu ahal izateari «lekua» jartzea.

Kirmen Uribe

2022ko irailak 19

Zuzendu ezineko mutila

Lou Reed musikariak (New York 1942, 2013), nerabe zela, elektroshock saioak jasan izan zituen, nonbait oinez egiten “manerak” zituelako. Garai hartan uste zen gaya edo lesbiana izatea gaixotasuna zela, bai hori, gaixotasuna, eta bere garaiko beste hainbatek bezala nozitu zuen Reedek terapia anker hura. Gurasoek uste zuten onerako zela. Baina saio horiek ez zuten mutila aldatu. Alderantziz. Guraso eta gizartearekiko herra sortarazi zioten. Eta herra hori atera zuen rock musikaren bitartez, 60ko hamarkadan hasita.

Arantxa Iturbe

2022ko uztailak 3

Gaur hasten da BERRIAren aurtengo udako narrazio artikulu sorta. Arantxa Iturbe da lehen egilea.

Iker Tubia

2021eko azaroak 6

Ines Bengoa, haurrei <em>Pintzel magikoa</em> ipuina kontatzen.
Iruñerriko zenbait ikastetxetako haurrek ipuin kontaketa bat eta ilustrazio tailer bat izan dituzte Kondestablearen jauregian, Karrikiri elkartearen 'Ipuingarria izango da' egitasmoan.

Iker Tubia

2021eko azaroak 4

Elizagoienek uste du haur eta gazte literaturak guneak behar dituela eskolatik kanpo. Agudo dabilen mundu honetan, ahozkotasuna patxadaz lantzeko eskatu du, eta ipuinak irakasbideekin ez nahasteko.

Erredakzioa

2021eko uztailak 28

Mintzolak EHUren udako ikastaroetan parte hartu izan du; irudian, aurten Donostian egindako bat.
Patronatuko kideek aho batez erabaki dute fundazioa desegitea. Euskaltzaindiari proposatu diote lekukoa har dezala ahozkotasunaren ikerketan eta hedapenean. Bertsozaleen Elkartetik fisikoki banandua egongo da

Enekoitz Telleria Sarriegi

2021eko urtarrilak 2

Katea ez da eten. Ahoz aho ari dira aurreraka ipuin kontalari gazteak. Urratutako bide batekin egin dute topo, baina baita gaitegi eta jardun berriekin ere. Ipuinaren funtsaz eta egitekoaz hausnartu dute, eta elkarren berri izateko plaza gehiago galdegin: egituratze bat.

Jakes Goikoetxea

2019ko abenduak 14

Haurrei ipuinak kontatzeak balio du ondo pasatzeko, helduen eta haurren arteko harremanak estutzeko, haurrak bere barne mundua garatzeko, irudimena askatzeko, ahozkotasuna lantzeko, eguneroko zurrunbiloan eten bat egiteko... Ekintza sinplea da, baina zaindu beharrekoa.

Gehiago ikusi

Publizitatea