Merkataritza

"Merkataritza" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Edurne Elizondo

2022ko abenduak 2

LAB sindikatuko kideek irailean Iruñean egindako elkarretaratzea, Nafarroako Auzitegiaren aurrean, epaiketaren harira.
Epaileek ebatzi dute Glovoren banatzaileak soldatapekoak direla. Pablo Anton da auzitara jo duten langileetako bat. Ontzat jo du ebazpena, baina salatu du enpresak legea urratzen segitzen duela: «Glovo sortu zutenak epai ditzatela».

Kirmen Uribe

2022ko azaroak 28

Kaleen hustasuna

Estatubatuarrek gure bizimodua aldatu duten asmakizun ugari ekarri dituzte, ematen du beti aurrera begira daudela, ez dutela ohitura zaharrik. Neurri batean halaxe da, dena da aldakorra hemen, baina egia da baita ere usadio  batzuei eusten dietela. Esker emate egunari adibidez.

Olatz Silva Rodrigo

2022ko azaroak 24

<em>Black friday</em> eguneko iragarkia, Bilboko Kale Nagusiko denda batean.
Egun bakarra izateari utzi, eta hilabete osoa da orain black friday. Aukera ona izan daiteke bezeroek produktuak merkeago eros ditzaten. Hala ere, saltzaile batzuen arabera, AEBetatik etorritako kanpainak kalte ugari sor ditzake.

Amaia Igartua Aristondo

2022ko azaroak 19

<b>1. 80ko urteetako estiloa. </b>Ana Prado, Bilboko Flamingos dendaren jabea, jertse batekin.
Jendeak gero eta joera handiagoa du bigarren eskuko arropa erosteko. Jasangarriagoa dela diote, jada ekoitzita dauden jantziak aprobetxatzen baitira; kalitate handiagokoak direla deritzote zenbaitek, eta merkeagoak ere badira. Denda txikiak ugaritu dira, eta marka handiak ere interesatuta daude.

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

2022ko azaroak 13

Legorretako Arregi okindegia.

Askotariko arrazoiak direla medio, historia luzeko zenbait saltokik eta jatetxek negozioa utzi dute azken hilabeteetan. Jabeak ez ezik, bezeroak ere hunkituta geratu ohi dira itxiera horien berri izaten dutenean.

Ane Insausti Barandiaran

2022ko azaroak 6

Esneki Zentroko Eider Fernandez, esnekien dastaketa gidatzen.
Lehenengo aldiz, Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka antolatu dute Tolosan: Esneki. Behi frisiarren txapelketa, dastaketa gidatua eta esnekien lehiaketa eta azoka egin dituzte.

Xabier Martin

2022ko urriak 9

Amazon konpainiaren hegazkin bat, lur hartu ondoren.
Amazon, Fedex eta banaketa alorreko beste handi batzuk belak jaitsi dituzte ekaitza sumatu dutelako ekonomiaren eta, bereziki, kontsumoaren ozeanoan. Atzeraldi hotsa indartzen ari dira multinazional horien abisuak, meategietako txoritxoen abisu lana egiten dutela uste baitute analista askok: kontsumoa gutxitzera doa.

Gehiago ikusi

Publizitatea