Turismoa eta ostalaritza

"Turismoa eta ostalaritza" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Enekoitz Telleria Sarriegi

2023ko martxoak 8

Hilario Arbelaitz —guztien erdian—, sukaldariz eta lagunez inguratuta, atzo, Basque Culinary Centerren.
Hilario Arbelaitz eta Zuberoa jatetxea omendu dituzte Basque Culinary Centerren. Komunitate gastronomikoaren eta bere sukaldearen epelean ikasi zutenen aitortza jaso du: «Erreferentzia da».

Naroa Torralba Rodriguez

2023ko martxoak 1

Ohikoa bihurtzen ari den praktika da turismo beltza. Heriotzarekin lotutako guneak bisitatzea du helburu. Hilerriak eta basakeriak gertatu diren guneak dira askoren helmuga mundu osoan. Argazki baterako gai izan litezke horietako asko, historia irakasgai, edo heriotza erkatzeko gune bestela.

Jakes Goikoetxea

2023ko urtarrilak 25

<b>Agurra.</b> Eusebio eta Hilario Arbelaitz, Zuberoako jangelako mahaien eta jasotako aulkien artean.
Mende erdia baino gehiago egin dute Eusebio eta Hilario Arbelaitz anaiek Oiartzungo Zuberoa jatetxean: askaldegitik goi mailako jatetxera. Sustraiei eutsi diete hasieratik: familiaren baserriari, amak erakutsitako sukaldaritzari eta euskalduntasunari. Urte amaieran itxi zuten.

Ane Insausti Barandiaran

2023ko urtarrilak 18

Eleuterioren Txabola, Gorbeian, inauguratu berritan, 1922an.
1922an eraiki zuen Eleuterio Goikoetxea zeanuritarrak Euskal Herriko lehen mendiko aterpea, Gorbeia mendian: 'Eleuterioren txabola'. Aterpearen historia eta Goikoetxearen bizitza bildu ditu liburu batean Jon Urutxurtu idazleak.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2023ko urtarrilak 12

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia, Alorrenea sagardotegiko arduradunarekin, txotx egin zutenean.
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Berriaren Eguna egin dute Astigarragan. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek abiatu dute txotx garaia, euren erara: txotxari ziriak sartuz.

Enekoitz Telleria Sarriegi

2023ko urtarrilak 11

Sagardoaren sektoreko hainbat kide, atzo, Donostiako Tabakalerako terrazan.

Sagardotegi garaia aurkeztu dute, eta aurten berritasuna da ohikoa izaten zena: txotxetik, zutik eta upeltegian dastatuko dela 2023ko sagardoa. Beste berritasuna: botila sagardoak %25eko igoera izango duela, «egoerak hala behartuta».

Gehiago ikusi

Publizitatea