Aita Mari ontzia Sizilia uhartean porturatu da, Pozzallon. Beraz, zeramatzan 78 migratzaileek Europara iristea lortu dute. 10:00 aldera iritsi da ontzia portura, eta osasun zerbitzuak eta poliziak zituzten zain. Atzo goizaldean jaso zuen Italian lehorreratzeko baimena Itsas Salbamendu Humanitarioa GKE gobernuz kanpoko erakundearen ontziak, baina, itsasoa zakar zegoela-eta, ezin izan du gaur goizera arte egin Pozzallorako bidea —Catanian zeuden, iparralderago—. Portura iristea lortu duten migratzaileen artean hamahiru adingabe eta haurdun bat daude, eta osasunez gaizki zeuden beste hainbat. Iñigo Gutierrez Aita Mari-ko kidearen arabera, «ibilbide erraza izan da, eguraldia lagun izan dugu, itsasoa ere bai, eta ingurua astindu zuen denboralea joana zegoen jada». Behin migratzaileak lehorrean utzita, amaitutzat eman du euren lana.
Iritsi da #AitaMari Pozzalloko portura pic.twitter.com/hIYfQ5EbyV
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) November 26, 2019
Orain, migratzaileak banatzeko prozesua hasiko da. Italia, Malta, Alemania, Frantzia eta Espainiako gobernuek hitzartu dute hartuko dituztela erreskatatutakoak. Eusko Jaurlaritzak ere migratzaileak hartzeko konpromisoa azaldu du, baina esan du «lehentasunak bermatzeko» unea dela oraindik, eta «goiz» dela zenbat adierazteko. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du Urkullu lehendakariak eta Espainiako Gobernuak «komunikazio arina» izan dutela Aita Mari-ren inguruan, eta euren lana eskertu die Aita Mari-ko tripulatzaileei eta GKE-ari. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere 3.500 euroko diru laguntza bat emango diote Itsas Salbamendu Humanitarioari, itsasontziaren erregaia erosteko.
Ostegunean egin zuten erreskatea: txalupa batean zihoazen 78 pertsona hartu zituzten ontzian, eta berehala eskatu zuten portu seguru bat. Azken egunetako denboraleak zaildu egin ditu maniobrak, eta zailtasunak izan dituzte migratzaileak seguru eta babestuta edukitzeko. Argi zuten hasieratik Italian edo Maltan behar zutela lehorreratu, ez zirela «inondik inora ere» joango Libiara. Azkenean, Italiako Gobernuak eman die baimena. Ordu larriak pasatu dituzte denborale txarrarekin, eta atzo porturatzeko baimena jaso zutenean poz handiz ospatu zuten ontziko eskifaiak eta migratzaileek:
ð;Â;Â;Â;ŸÂ”´ð;Â;Â;Â;ŸÂ”´ UPDATE #AitaMari1
— maydayterraneo (@maydayterraneo) November 25, 2019
Esta es la reacción cuando comunicamos a los invitados que tenemos permiso para desembarcar en #Pozzallo.#Boza!!
Hermanos y hermanas, ponemos rumbo a tierra segura. Atrás queda el sufrimiento en #Libia y en el mar.#FuimosRefugiados#SeamosRefugiopic.twitter.com/afmpYIQFLT
Bestetik, Open Arms ontziko 62 migratzaile ere lehorreratu dira gaur goizean, Tarantoko portuan, Italia hegoaldean. Kataluniako GKE batek kudeatzen du ontzi hori. Hasieran, 73 ziren itsasontziak erreskatatuak, baina herenegun «premiazko ebakuazio bat» egin zuten, eta 11 pertsona lehorreratu zituzten.
#ULTIMAHORA
— Open Arms (@openarms_fund) November 26, 2019
Atracados en el puerto de Taranto, Italia, terminamos desembarco de las 62 personas rescatadas días atrás.
Ojalá dejen atrás las terribles experiencias vividas y Europa les trate con humanidad.#cadavidacuentapic.twitter.com/UFEeMb35xH